En directo

Bigarren Kafea

Ama-esne salerosketa; fetitxismoaren iturri

Ama-esnearen salerosketa interneten goranzaka doan tendentzia omen da; baina kontsumitzaileak ez dira haur jaioberriak, ezta erditu berri diren amak ere. 'Urre likidoa' deritzon ama-esnearen erosle nagusiak gizon fetitxistak dira.

Audio_placeholder

Ama-esne salerosketa; fetitxismoaren iturri

Loading player...
Ama-esnearen salerosketa geroz eta ohikoagoa da.
Ama-esnearen salerosketa geroz eta ohikoagoa da. (yevhen)

Ama-esnea saltzearena ez da berria; baina negozio guztiek bezala, bilakaera bat izan du. Hasieran, beste amek erosten zuten, euren seme-alabak elikatu ahal izateko; gerora, kulturistak iritsi ziren, giharrak indartzeko eta gimnasioan errendimendu hobea edukitzeko balio omen duelako erditu berri den ama baten esnea edateak, eta kontsumitzaile bilakatu ziren. Ondoren, minbizia pairatzen dutenak heldu ziren, nonbait irakurrita edo entzunda, esneak onurak eduki ditzakeela osasunerako. Eta azkenik, interes handiena dutenak eta diru gehiena eskaintzeko prest daudenak: laktofiloak. 

Ama-esnearekiko fetitxismoa duten gizonak dira laktofiloak; beraien fantasia sexuala amaren esnearekin lotuta dago. Emakume baten esnea edanez edo zuzenean bularretik xurgatuz kitzikatzen dira. Nahiz eta askok izkutuan daramaten fantasia sexual hori, parafiliak tabu izateari utzi dio eta joera honetan oinarritutako hainbat webgune topa ditzakegu sarean.

Adituek argi diote arriskutsua dela. Ez dago legeztatu eta beraz, ez dago segurtasun-neurririk. Aztertu gabeko esneak bakteriak, drogak eta birus kaltegarriak izan ditzake. Beraz, salerosketa baino, benetako beharra badago, donazioetara jotzea gomendatzen dute adituek. 

Euskal Herrian baditugu esne-bankuak,amagandiko edoskitzea sustatzeaz eta laguntzeaz arduratzen diren zentro espezializatuak. Bertan, amek emandako esnea jaso, prozesatu, aztertu eta biltegiratu egiten dute, eta, ondoren, ospitaleetara bantu, maren esnea jaso ezin duten eta ospitaleratuta dauden jaioberriak elikatzeko. Esne-bankuek ez dute amaren esnea merkaturatzen eta ez dute banaketatik inolako etekin ekonomikorik lortzen. Euskal Herrian bi dauzkagu: BLME (Banco de Leche Materna de Euskadi) eta Lactarium Bayonne. 

Bigarren Kafean gaiaz aritu gara. 

Jaurlaritza Logoa