En directo

NAIZ irratia

Zine gomendioak: Anatomía de una caida, La sociedad de la Nieve eta Normal People

Bideokluba saiora hurbildu da beste behin ere Aimar Erkiaga bere gomendio zerrendarekin. Thrilerak, ezinezkoak diren maitasun harremanak, lorpen epikoak, sororidadea eta sasifeminismoa.

Audio_placeholder

Zine gomendioak: Anatomía de una caida, La sociedad de la Nieve eta Normal People

Loading player...
'La sociedad de la  Nieve' filmeko fotograma bat.
'La sociedad de la Nieve' filmeko fotograma bat. (Netflix)

Anatomía de una caida

Nahiz eta ez den aste honetako zine estreinaldia merezi du aipamen bat egitea 'Anatomia de una caída' filmari. Canneseko Zinemaldian estreinatu eta, gainera, Urrezko Palmondoa saria irabazi zuen. Ez da hori izan Justine Triet zinemagila frantziarrak film honekin irabazi duen sari bakarra.

Frantziako Alpeetan bizi diren familia baten bizitza momentu batetatik bestera aldatuko da gurasoetako aita bizitokiaren gorengo leihotik erori eta hiltzen den unean. Hasieran istripu bat diruen arren, koartada eta datuen arteko zalantzaren ondorioz gizonezkoak bere buruaz beste egin, istripu bat izan, edo bere bikotekiak hil zuen jakiteko ikerketa prozesu bat hasiko da.

La sociedad de la nieve

Aurkezpen gutxi behar du Netflixen super produkzio berriak: ‘La sociedad de la nieve’. JA Bayona zuzendariak pantaila handira eraman du, beste behin, Uruguaiko rugby taldearen hegazkin istripua. Alegia,  'Lo imposible' eta gero, beste narrazio epiko batekin datorrela Bayona. Baina Bayona ez da mugatzen gertaeren kronologia bat egitera, soilik. Konfiantza, talde indarra, eta esperantzatik ere badu asko 'La sociedad de la nieve' filmak. Orain zine aretoetan estreinatzen da eta laster jarriko dute ikusgai 'Netflix' plataforman.

 

Streaming plataformetan zer ikusi?

Barbie (HBO)

Aurtengo film ikusiena izan da Barbie zine aretoetan, eta orain HBO plataformara heldu da.  1.440 milioi dolar bildu ditu zine aretoetan,  2023ko filmik arrakastatsuena izan da ezbairik gabe. Lorpen horri gehitu behar zaio Warner Brosen historiako diru gehien bildu duen filma ere dela.

Las chicas están bien (Filmin)

Itxaso Arana nafarraren 'Las chicas están bien' opera prima zinema aretoetan estreinatu eta gero, badator Filmin plataformara. Munduko bazter batean dagoen errota zahar batean antzezlan bat entseatzen ari diren lau aktoreri eta idazle bati buruzko udako ipuina da hau. 2024ko Goya sarietan Zuzendari Berrien sailean izendatua izan da Itxaso Arana.

Normal People (Movistar+)

Ez da ohikoa Bideokluba saioan telesailak gomendatzea, baina, honako honek merezi du. Irlandara bidaiatuko dugu 'Normal People' telesailarekin. 12 kapitulu ditu eta Movistar+ en dago ikusgai. Bihotzera iristen den istorioa kontatzen du telesailak, izen bereko nobela best seller batean dago oinarritua. Klase sozial oso ezberdineko bi nerabeen maitasun harremana da telesailaren ardatza. Baina, harreman hori aitzakiatzat hartuta gai sozial asko landuko dira telesailean.

Jaurlaritza Logoa