En directo

Bigarren Kafea

BBK Mendi Film jaialdia edo epikaren narrazioa

Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera izango dugu beste behin, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia Jaialdiaren eskutik. Abenduaren 8tik 17ra ospatuko dute jaialdiaren 16. edizioa.

Audio_placeholder

BBK Mendi Film jaialdia edo epikaren narrazioa

Loading player...
Aitor Elduaien Bigarren Kafean
Aitor Elduaien Bigarren Kafean (Bigarren Kafea)

Ostiralean altxako du teloia BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiak. Abenduaren 17ra bitartean mendiko zinemaren erreferente bihurtuko da Bizkaiko hiriburua. Nazioarteko 17 estreinaldi bilduko ditu jaialdiak eta beste urtebetez, goi mailako ekoizpenez gozatzeko aukera izango dute jaialdira hurbiltzen direnek. «Honek erakusten du egileek, ekoizleek eta zuzendariek aintzakotzat hartzen dutela gura jaialdia beraien estreinaldiak egiteko» esan digu Aitor Elduaien, Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiko komunikazio arduradunak. 

Produkzio horien guztien artean etxekoek ere izango dute euren lekua. Tartean, Leire Egañaren ‘Oinez’ filma, Mendi Film Bizkaia Ternua Bekatik eratorritako pelikula. «Mendizaletasun pausatuaren inguruan, txango xume bat egiteak duen balioa» azpimarratu nahi izan du Egañak bere lanean: izan ere, zuzendariaren ustetan, «mendizaletasun tradizionalak bere lekua eduki behar du». 

Edizio honetan, hain zuzen ere, «irudi ikusgarriak daude, adrenalinak hor jarriatzen du, baina istorioak dira protagonistak» azaldu digu Elduaienek. Eta horren erakusle da Mikel Sarasolaren ‘Zerbait aldatu da’. «Nik aurkeztutako film guztietako protagonistak kanpoan egindako espedizioak izan dira, baina oraingoan gure ibai erreferentea aukera dut: Ara ibaia». Batetik, «erakusteko etxe ondoan dugun harribitxia» eta bestetik, «gure ibaiak jasaten ari diren aldaketak azaltzeko», kontatu digu Sarasolak berak. 

Ardiak belardiz belardi ibiltzen diren modura filmez filme ibili gara Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa