En directo

Aimar Erkiaga

Zine gomendioak: Ken Loachen azkena eta 'Bottom' film feminista

Pantaila handian zein txikian ikusteko bost gomendio egin ditugu 'Bideokluba' saioan: Ken Loach-en azkena: The Old Oak. Beldur pixkat pasako duzun 'La Ermita', eta nerabezarora bueltan eramango zaituen 'The Hunger Games' sagako azkena. Eta plataformetan 'Botton' film feministia.

Audio_placeholder

Zine gomendioak: Ken Loachen azkena eta 'Bottom' film feminista

Loading player...
Bottoms filmeko fotograma bat
Bottoms filmeko fotograma bat (Amazon Prime)

The Old Oak (Ken Loach)

Ingalaterrako iparraldean kokatzen den herritxo batean garatzen da Loachen pelikula berria. Azken urteetan,  meatzaritzan  egon den lana bukatzear dago, eta jendea herritik hirira joateko planak egiten hasi da. Guztiaren lekuko da herriko bihotzean dagoen The Old Oak taberna. Hain zuzen, filma Pub honetako jabeak diren pertsonaien ikuspuntutik dago  kontatuta.



Herria hutsik gelditzen hasten den unean, Siriako gerratik ihesi datozen pertsonak hasiko dira herrira etortzen, lanean hasiko dira eta herria berpizten. Baina hori ez da denen gustuko izango, eta  gatazka sortuko du.

herria hutsik gelditzen hasten da. Honekin lotuta, jatorriz bertakoak diren jendea joan dela kontuan izanik kanpotik, Siriatik hain zuzen ere, datozen etorkinak herrian lanean  hasi eta hau biziberritzen hasiko dira.

Loachen filmak aktibismoan eta militantzian kokatzen diren obrak direla esango nuke. Nahiz eta, agian, ez izan munduko zinemagile interesgarriena, eta bere lanek melodrama errazera jo, normalean publikoarekin erraz konektatu, eta gure garaiko gai gogorrak kontatu eta  kritikatzen dituen zuzendari konpetentetzat definituko nuke.

‘The Old Oak’ aurtengo Canneseko Zinemaldian estreinatu zen. Era berean, Locarnoko eta Valladolideko Zinemaldietan Publikoaren Saria lortu du pelikulak.

 

La Ermita (Carlota Pereda)

Euskal Herriko herritxo batean kokatuaa, espirituekin komunikatu nahi den neskatila bat da filmaren protagonista. Eta zergatik du pertsonaia honek helburu hau? Ba herri horretako ermitan neskato gazte bat dagoelako harrapatuta. Hau lortzeko, Belen Ruedak haragitzen duen medium profesional baten laguntza eskatuko du.

Euskal Ekoizpena duen 'La Ermita’ aurtengo Sitgeseko Zinemaldian estreinatu  zen., eta   Donostiako Terrorezko Astean egon zen ikusgai ere. Hemen nire aitortza: hau Carlota Peredaren bigarren luzea da. Lehena mundu mailan ospea lortu zuen 'Cerdita'  film laburraren egokitzapena izan zen. Nik biak ikusi ditut, eta niri nahiko pobreak iruditu zitzaizkidan. Aipatu bezala euskal ekoiztetxe bat dago filmaren atzean, eta euskaraz ere egiten da filma. Baina badirudi euskararekin egindako trataera nahiko pobrea dela.

 

The Hunger Games: The Ballad of Songbirds and Snakes

Ba aste honetan nik kariño berezia diodan saga baten pelikula berria estreinatzen da: ‘Los juegos del hambre’ sagako 'Balada de pájaros cantores y serpientes’. Nik gaztetan liburuak irakurri eta pelikulak ikusi nituen eta esango nuke nire belaunaldiari izugarri gustatzen zaigun saga bat dela. Lehen filmean antagonista den Snow jaunaren bizitzan oinarritzen da aste honetan estreinatzen den den filma. Beste behin ere Francis Lawrence zinemagilea aritu da proiektua zuzentzen, aurrekoetan ere bera aritu zen.

 

Streaming plataformetako estreinaldiak

Super Mario Bros (Movistar +)

Streaming plataformetara begiratuta, etxeko pantaila txikian ikusteko lehen gomendioa aurten estreinatu, eta, momentuz,  ‘Barbie’-rekin batera diru gehien lortu duen pelikula da. ‘Super Mario Bros’-en filma. Denok ezagutzen ditugun Mario, Peach, Luigi eta konpainiaren abentura berria da pelikula hau. Kasu honetan, bideo jokoa utzi eta zinemara, eta animaziora egin egin dute salto.

Animazio pelikula bat da bai, baina niri askotan pelikula bat baino produktu edo iragarki luze bat izatearen sentsazioa eman dit. Niri filma nahiko pobrea  geratu zitzaidan. Anbizio puntu bat falta zaiola esango nuke.

 

Botton (Amazon Prime)

Institutuan gertatzen diren filmen azpi generoan kokatuta, nerabeak diren, eta helburu bat daukaten bi emakume nerd edo friki dira  protagonistak. Eta zer lortu nahi dute bi neska hauek? Ba klaseko popularrak diren beste bi emakumerekin ligatu nahi dute. Argumentu honetatik abiatuta mota honetako pelikula estereotipatuak hartu, hauek eraldatu eta komediatik eratorritako proposamen feminista bat planteatzen du 'Bottom'-ek. Besteak beste, 'El Club de la Lucha' estiloko talde bat sortzen dute.

Jaurlaritza Logoa