En directo

Entrevista
Jokin Perona
Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatua

«Ez dugu lurralde merkeena izan nahi, zerbitzu hoberenak eskaini nahi ditugu»

Egonkortasuna, epe-luzeko begirada eta lehiakortasuna. Horiek Peronaren esanetan azken urteetan Ogasun sailak egin duen lanaren oinarriak. Herritar eta enpresek «joko arau garbiak» nahi dituztela dio eta etengabeko aldaketek «ziurgabetasuna» dakartela, EH Bilduren proposamenei erreferentzia eginez.

Audio_placeholder

«Ez dugu lurralde merkeena izan nahi, zerbitzu hoberenak eskaini nahi ditugu»

Loading player...
Jokin Perona diputatua Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Jokin Perona diputatua Gipuzkoako Batzar Nagusietan (Europa Press)

Gipuzkoako Batzar Nagusietako aurrekontuen eztabaida mahaigainean dago azken egunetan, ordezkari nagusiek alderdiekin bilera erronda egin ostean, jarrera baikorra antzeman dutela azaldu dio Jokin Perona Ogasune diputatuak NAIZ irratiari. «Egonkortasuna, epe-luzeko begirada eta lehiakortasuna», horiek dira Peronaren esanetan azken urteetan Ogasun sailak egin duen lanaren oinarriak. Herritar eta enpresek «joko arau garbiak» nahi dituztela esan du eta etengabeko aldaketek «ziurgabetasuna» dakartela, EH Bilduren proposamenei erreferentzia eginez.

Aurrekontuen gaia izan du mintzagai lehenik, eta aurkezpenean iragarri bezala «ikuspegi sozial, ekonomiko eta jasangarri» batekin aurkeztu dutela azpimarratu du. Azaldu du arlo sozialean «apustu nabarmena» egin duetela; eta egoitzen inguruko birmoldaketa jarri du adibidetzat. Alor ekonomikoari loturik, «enpresa lehiakor, ireki eta berritzaile» baten apustua dute, kalitatezko enplegua sortu eta «etorkizuneko sektoreetan» inbertsioak egingo dituztela gaineratu du. Eta jasangarritasunaren alorrean, ekonomia zirkularra eta mugikortasun jasangarria izan ditu aipagai.


Negoziazioen inguruan galdetuta, jarrera baikorra du diputatuak, esan du denek «prestutasuna» erakutsi dutela akordioetara iristeko, eta beraien partetik ere, akordioetara iristeko prestutasun hori dagoela. «Momentuz ez dugu marra gorririk akordioeta heltzeko», adierazi du, eta hurrengo egunetan landuko dituztela lehentasunak aurreratu.

Aberastasun handien zerga

2022ko abendu amaieran argitaratu zen Espainiako Aldizkari Ofizialean aberastasun handien baitako zerga, baina Peronak azaldu du apirilaren 4 arte Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez zutela «eskumen propioa zerga hau edukitzeko», eta egun horretan jarri zutela abian foru agindua zerga berri hori errealitate izateko. Lehenago «segurtasun juridikorik» ez baitzegoen beraien egindako azterketen arabera.


Azaldu du Ondarearen zerga 2015ean sortu zutela, eta geroz eta «segurtasun finantziario handiagoa» duela, eta horren osagarri ulertu behar dela aberastasun handien baitako zerga. Ondarearen zergarekin 70 milioi inguru biltzen direla esan du, eta zerga berriarekin 303.000 euroko kopurua biltzea espero dutela, «denera 70,3 milioi lortuko genituzke gutxi gora behera».

EH Bilduk egindako proposamenari erantzunez, proposamena 11 milioi eurotik gorako kopuruetan beste tarte bat sortu eta %3,3ko tasa aplikatzea da,  «egonkotasunaren eta segurtasunaren aldarrikapena» egiten dutela beraiek erantzun du. Politika publikoetan «eremu jokoa» zein den aztertzea eta aldaketak egiten ez ibiltzea da garrantzitsuena Peronaren iritziz: «Eremu jokoa argi geratu dadila, epe luzeko ikuspegi batekin eta ez urtez urte edo maiztasun handi batekin aldaketak eginez, horrek ziurgabetasuna sortzen du».

Lehiakortasuna oinarri

Lehiakortasuna da Ogasun sailean behin eta berriro errepikatu izan duten terminoa, eta Peronak azaldu du lehiakortasunaz «orokortasun batetik» hitz egiten dutela, «fiskalitatea tresna bat da, baina beste eremu batzuetan ere lehiakortasuna hobetzen jarraitu behar dugu, aurrekontuetan kasu».

«Segurtasun juridikoa, egonkortasuna epe luzera eta lurralde hau erakargarria izatea bizitza pertsonala zein profesionala garatzeko», aipatu ditu helburu gisa eta hori lortzeko «erakunde azkar, eraginkor eta anbiziotsuak» behar direla gaineratu du.

Hala ere, esan du ez dutela «lurraldetik merkeena izan nahi, zerbitzurik hoberenak eskainiko dituena izan nahi dugu, gure jarduera ekonomikoa aitzindaria eta lehiakorra izateko».

Jaurlaritza Logoa