En directo
Egileak Bigarren Kafean azaldu duen moduan, «ez da bidaia lineal bat. Bidaiaria haizeak mugitzen du batetik bestera eta horrez gain, herri batean eguraldiari buruzko hitzen inguruan ikasten duenak berak markatzen dio hurrengo helmuga».
Bere tesirako egindako ikerketetan bildutako materialaren zati bat liburuan biltzea erabaki zuen Diegezek. «Saiakera bat izango zela argi nuen baina kontakizun bat ere txertatu nahi nionez, saiakera nobelatua egitea pentsatu nuen». Bere ustetan, dibulgazioa ikerlarien helburuetako bat da eta jomuga hori ere badu argitaratu duen liburuak.
«Irakurleak trama bat topatuko du liburuan eta Eskiulara iritsi arte, liburuaren azken orrira heldu arte, ez du korapiloa askatuko». Liburua irakurtzen duenak hiztegi moduko bat kontsultatzeko aukera ere izango du, bidaiariak bidean aurkituko dituen hitz guztiak motxilan sartzen dituelako.
Entzun Kepa Diegezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.