En directo
Halloween jaia AEBetatik dator eta Irlandar emigranteek eraman zuten bertara. Festa horren jatorriaren inguruan Samhain ospakizuna egon daitekeela dio Hartsuagak. «San Simon eta San Judaren pare jarriko genuke. Negua eta uda banatzeko. Jentil aroan uda lanerako garaia izaten zen eta negua atsedenerako». Jentil aroan hildakoak etxekotzat hartzen zirela gaineratu du eta festan sartzen zirela. «Hildakoekin dagoen etxekotasun hori dago Samhainen jatorrian».
Hildakoak beldurgarri diren kultura batean hildako horiek festara gonbidatzea, hildakoak goxatzeko ahalegin modura ikusten du Hartsuagak eta hori dela gugana heldu dena. «Beldurra eragitea da Halloweenen ardatza. Horrek ez du gure aspaldiko jatortasunarekin zerikusirik».
Entzun Juan Inazio Hartsuagarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.