

En directo 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Azaroan ere Euskal Herriko banden musika erreferentziak ezagutzen jarraituko dugu 'Beste Bat' saioen bidez. Azaroko lekukoa hartu dute S.A.D, Zatibi eta Mila Modu taldeek. Ihana Iriondo eta Xabier Crehuete musikari egoiliarrek ere jarraituko dute 'Beste Bat' egiten. Ostiralean (18:00etan) eta larunbatetan (16:00etan) hurrenez hurren.
Mila Modu taldea, Xabier Yaniz oñatiarra buru duen proiektua da. Hor Konpon! 90etako taldearen oinordekoa da, eta, 2020an eta 2022an disko bana atera ostean, azaroa bukaeran etorriko da estudioko beren hirugarren lana. Yanizen aukeraketa, azaroko igandeetan, arratsaldeko 16:00etan izanen da.
Zatibi Mikel Iraetaren proiektu pertsonala da. Musikari azkoitiarra egun Iruñean bizi da eta post-rock eta folk mundutik elektronikarako pausua eman du ODD atera berri duen diskoarekin. Elektronika fina jorratzen du eta bere hautaketa ere ziur hortik doala. Azaroko larunbatetan, iluntzeko 22:00etan egingo du saioa Iraetak.
S.A.D. banda, Leioakoa da, Systems Are Dangerous bezala aurkezten ziren baina Sistemak Arriskutsuak dira bezala ezagutzen ditugu orain. Diskoa aterako dute 2023ko udazken honetan, ikusiko dugu Beste Bat saioetan zerbait berririk emango diguten edo ez, baina behintzat eraginak argi erakutsiko dituzte. Azaroko igandeetan, gaueko 22:00etan egingo dute 'Beste Bat'.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Konfiantza osoa dut iazkoa baino partida hobea izango dela»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
