En directo

Bigarren Kafea

«Errugbia berez inklusiboa dela esan ohi da, eta nik neuk horrela sentitzen dut»

Badira urte batzuk Hernaniko errugbi taldeak inklusioa ardatz hartuta, errugbi inklusiboaren proiektua bultzatu zuela. Atzo 'Inklusio Bultzada' izeneko bertso saioa ospatu zuten, proiektuari ikusgarritasuna emateko.

Audio_placeholder

«Errugbia berez inklusiboa dela esan ohi da, eta nik neuk horrela sentitzen dut»

Loading player...

Kirolari garrantzia eman izan ohi diogu txikiak garenetik. Eskolan hasi eta eskola kirolera bideratzen dira haurrak, pixkanaka hazten doazenean bakoitza kirol bat hautatzera bultzatzen gaituzte normalean. Eta horietan egiten dugu bidea lesioak tarteko edo beste arrazoiren batengatik kirol hori uzten dugun arte. Baina, badira hainbat haur, besteek haien kirola hautatzen dutenean, ezin izaten dutenak haien lagunekin jokatu, zergatik? Kirol horiek ez direlako egokituak egoten. 

Hernanin ordea, badira urte batzuk herriko errugbi taldeak inklusioa ardatz hartuta, errugbi inklusiboaren proiektua bultzatu dutela. Bertan, urritasunen bat duen pertsonei kirola praktikatzeko aukera ematen zaie. 

Taldekide batek Gasteizko Gaztedi errugbi taldeak Bristolen inklusio mailako munduko txapelketa jokatu zuela irakurri zuen egunkarian, eta taldea ezagutzera joan ziren. Ikusitakoa gustatu, eta Hernanin proiektua martxan jartzea erabaki zuten. «Atzegi, Gautena, Uliazpi… elkartekideak gerturatzen hasi ziren, eta baita norbanakoak ere. Horrela sendotu zen gure proiektua» kontatu digu Andoni Lizeagak.

«Errugbia, kirola bera, berez inklusiboa dela esan ohi da, eta nik neuk horrela sentitzen dut» aitortu digu; aurreiritziak gainditzean dago kakoa. «Kontaktuko kirola da, baina mailaren arabera asko egokitu daiteke» dio Lizeagak. 

Egiten dutenari ikusgarritasuna emateko, 'Inklusio Bultzada' deituriko bertso saioa egin zuten atzo Tolosako Leidor Aretoan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi aritu ziren kantuan, Unai Elizasuk gaiak jarrita. Horrelako ekintzekin, «ikusgarritausna eman nahi diogu guk sustatzen dugun gizarte inklusibo honi».

Luze eta zabal aritu gara Andoni Lizeagarekin Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa