En directo

Bigarren Kafea

«Zirrarra handia da, jende asko mugitzeaz gain abesbatza musika maite dugunon topagune delako»

Azaroaren 1etik 5era Tolosa Mundu Mailako Abesbatzen hiriburu bilakatuko da. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 54. edizioak  nazioarteko maila goreneko 17 talde izango ditu oholtzan; tartean Euskal Herriko Suhar Korua. 

Audio_placeholder

«Zirrarra handia da, jende asko mugitzeaz gain abesbatza musika maite dugunon topagune delako»

Loading player...

Ibilbide luzeko lehiaketa da Tolosako Ekinbide Etxeak hamarkadetan zaindu eta hazten ikusi duen Abesbatza Lehiaketa. Modernitatera egokitu, eta musika koralaren erreferente da aspaldi. Gainditu ditu belaunaldi aldaketak, hamarkadetan gerta daitezkeen gizartearen eta kultur arloaren aldaketak, eta baita berriki pandemia bat ere. Izatez aurtengo edizioak lehenengoz izango ditu abesbatza asiarrak Covid 19a gertatu zenetik. Eta Asiar Abesbatzek askotan gozarazi dute Abesbatza Lehiaketako publikoa. 

«Bai, ikuskizun aldetik bereziak dira handik etotzen diren abesbatzak, euren folklorea erakusten dute eta oso ikusgarria da. Batez ere hori da publikoari gustatzen zaiona euren aldetik. Pandemiako osteko baldintzak zailak izan dira eurentzat, baina aurten eskaera haundia izan da eta hoietatik 6 talde asiar izango ditugu gurekin», azaldu digu Xabier Ormazabal lehiaketaren antolakuntza taldeko kideak. 

Asiarrez gain, alemaniarrak, esloveniarrak, finlandiarrak, lituaniarrak, norbegiarrak, islandiarrak, britainiarrak eta suediarrak izango dira lehian, eta baita Euskal Herriko Suhar Korua ere. Bere zuzendariak, Esteban Urzelaik, kontatu digu taldeak sentitzen duen ardura: «Euskal koru musikan sartuta gaudenok, ahal badugu urtero joaten gara, eta horregatik badakigu nolako ardura suposatzen duen oholtzan egoteak».

Aitor Imaz Tolosako Ekinbide Etxeko presidentea da, eta baita abesbatza abeslaria ere. Izatez, Suhar Koruarekin abestuko du Xabier Ormazabal berak bezelaxe. Hiruren artean aztertu dute euskal abesbatzen osasuna, eta berriki publiko egin den honi buruzko txostena ez da baikorregia. «Egunerokotasunean, haurrek ez dute inongo bizigarririk abesbatza batean parte hartzeko, ez dauzkate erreferenteak… Konplikatua du abesbatzaren munduak itxurazko etorkizun bat izatea», adierazi du Imazek. 

Entzun hemen hirurekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia. 

 

Jaurlaritza Logoa