En directo

Bigarren Kafea

«Izugarria da zelako desmemoria daukagun gure herriarekiko»

Hamarkada bat pasatxo daramate Berbari Lekua, Bakeola eta Baketik erakundeek gaur egun Bizikidetza Lantzen modura ezagutzen den programa garatzen. Gure iragan hurbilaz eta sufrimendu guztien inguruan hitz egin ahal izateko elkarrizketa espazioak sortzea dute helburu. 

Audio_placeholder

«Izugarria da zelako desmemoria daukagun gure herriarekiko»

Loading player...

Baketik erakundeko Aintzane Gamiz Iraola izan dugu Bigarren Kafean Gipuzkoako hainbat udalerritan garatzen den proiektuaz hitz egiteko. «2011ko Aieteko gailurraren ostean ETAk behin betiko su etena iragarri zuen eta alderdi politiko guztiak legeztatuak izan ziren. Borondate politikoa zegoen, herritarren borondatea ere bai, Aietek argi utzi zuen hori; borondatea badago, edozer gauza egin daiteke». Une hartan hasi ziren elkarrizketa espazioak sortzen. «Argi genuen alderdikeriak alde batera utzi behar zirela eta ez zela gaiaren erabilera politikoa egin behar».

Lehen harremana Udalekin izaten dute eta Udal bakoitzean daude alderdi politiko guztien adostasuna behar dute lanean hasteko. «Hasi ginenean telefonoa hartzen genuen Udaletara deitu eta elkarrizketa espazioak sortzeko; oraindik puri-purian zegoen dena baina ausardia erakutsi zuten Udal askok eta horri esker egin ditugu 10 urte hauek».

Memorian ere egin du Azpimarrak Gamizek. Gure herriarekiko dugun desmemoria zenbaterainokoa den aipatu du. «Gure herrian zeintzuk dira biktimak? Memoria lanketa bat eskatzen du horrek; herrian gertatutako giza eskubideen ikerketa bat egitea garrantzitsua da».

Herri bakoitzeko ikastetxeekin ere egiten dute lanketa, transmisioa bezala gai garrantzitsu bat lantzeko. «Gertatutakoa nola kontatu horretan ez gara ados jartzen, eta transmisioaren gaia alde batera utzi izan da; baina hor lan izugarria dago lan egiteko. Gazteek ez dakite ezer gure iraganaz, eta orain dela 10 urteko kontuak dira».

Urteetan egindako lan gogor eta nekeza fruituak ematen ari dela ikustea, hainbat alderdi politikok biktimen inguruan egiten duten erabilerarekin kontrajartzen da. «Goi-mailako politikariek jakingo balute, gai honen erabilera egiten dutenean, urtetan eman diren aurrerapausuak pikutara joateko arriskuan geratzen direla, ez lukete egingo».

Entzun Bigarren Kafean Aintzane Gamiz Iraolarekin izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa