En directo
Unai Elordi Adimen Artifizialean doktoreak argi du bertan erakusten dutena ez dela guztiz egia: «Ezinezkoa da. Azken batean bideoak egiten dituztenek honen atzetik monetizazioa bilatzen dute eta bideo ikuskapenak igotzea». Horrez gain, «zabaltzen diren mezu asko oso arriskutsuak dira» Elordiren ustez eta horrexegatik «zenbat eta informazio gehiago eduki horrelakoen inguruan, orduan eta hobeto izango da».
Adimen artifizila duten tresnen erabilerari buruz ere hitz egin digu «produktibitate tasa altuagoa izan dezakegu hauek erabilita, automatizatzeko erraztasun handiagoa», garai batean ordenagailuekin lortu genuen bezala.
Horrelakoen inguruan aipatzen diren mugei buruz ere komentatu digu «herramienta hauek eta bertan jartzen dugun konfiantza kontrolatu behar dira, gehiegi sinesten badugu esaten digutena, agian engainatuak senti gaitezke eta».