En directo

Bigarren Kafea

Feministek ez zituzten titi-zorroak erre

Askotan aipatzen dan 60ko hamarkadan titi-zorroak erre zituztela emakume estatubatuarrek, protesta feminista gisa. Hala ere, hori ez zen inoiz gertatu eta gezur horren nondik-norakoak argitu nahi izan ditugu Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

Feministek ez zituzten titi-zorroak erre

Loading player...
1968ko protestetako irudi bat
1968ko protestetako irudi bat (shutterstock)

Egutegiaren arabera, urriaren 13a No Bra Day edo titi-zorrorik gabeko eguna omen da. 2011ko uztailean sortu zuten egun hau, Torontoko ospitale batean, bular minbiziari buruzko kontzienziazio ekitaldi batean, eta guk aitzakia gisa erabili dugu feminismoaren historiako gezur bat argitzeko. 

Askotan aipatzen dan 60ko hamarkadan titi-zorroak erre zituztela emakumeek, protesta feminista gisa, baina hori ez zen inoiz gertatu. 

1968ko irailaren 7a  zen, Amerikako Estatu Batuetan. New York, Boston eta Detroiteko emakume talde bat Atlantic City hiriko malekoian bildu zen pikete bat muntatzeko Miss Amerika lehiaketa nazionalaren aurka. Helburua, gizarte estatubatuarraren edertasun arauak eta horiek sortzen zuten zapalkuntza salatzea.  Ahizpatasun giroan, pankartekin desfilatu zuten, afitxak banatu zituzten eta ardi bat koroatu zuten, edertasun lehiaketa hura konderriko ganadu lehiaketekin alderatuz.

New York Radical Women eskubide zibilen aldeko mugimenduak antolatu zuen elkarretaratzea. Ezker Berrian eta gerraren aurkako mugimenduetan jardun zuen talde bat zen, 1967an sortua. Adin guztietako emakume horiek Vietnamgo gerraren aurka edo eskubide zibilen aldeko agerrraldiak egin zituzten lehenago, baina inoiz ez faktore komun honengatik: emakumearen zapalkuntza. Feminismoaren hirugarren olatua indarra hartzen hasia zen herrialdean.  

Protesta-ikur gisa, zabor-ontzi handi bat jarri zuten malekoiean, (freedom trash can deiturikoa). Eta parte-hartzaileak gonbidatu zituzten "emakumeen tortura-tresnatzat" jotzen zituzten objektuak zabor-ontzira botatzera. Han zeudenek ontzira bota zituzten takoiak, erruloak, gerrikoak, ordezko betileak, Cosmopolitan eta Playboy aldizkarietako aleak, zartagiak. Orduan, haietako batek, lotsati, bularretakoa kendu zuen kamisetaren azpitik, eta bota egin zuen, txalo artean. Baina ez zuten erre; orduan, zergatik irudikatzen ditugu titi-zorroak sutan?

Gezur hori nondik datorren kontatu dizuegu Bigarren Kafean. 

 

Jaurlaritza Logoa