En directo

NAIZ IRRATIA
Entrevista
Unai Hualde
Nafarroako Parlamentuko presidentea

«Nafar Parlamentuan zoritxarrez ez dago euskararen ofizialtasunaren aldeko gehiengorik»

Nafarroako parlamentuko bozeramaleen batzordeak Foru Hobekuntza Legea erreformatzeko ponentzia zabaltzea onartu du. Eztabaida horrek sortuko dituen aukerez zein Nafarroako gaurkotasun politikoari buruz hitz egin dugu Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentearekin.

Audio_placeholder

«Nafar Parlamentuan zoritxarrez ez dago euskararen ofizialtasunaren aldeko gehiengorik»

Loading player...
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea (NAIZ)

Foru Hobekuntza Legea erreformatzeko ponentzia onartu da PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin alderdien babesarekin. Zer espero daiteke honetaz?

Ikusiko dugu zein ibilbide duen. Ponentzia sortzeko prozedura martxan jarri du. Eta hori berri bat da. Hobekuntza hobetzea eta eguneratzea da asmoa. Hori ez zen posible izan aurreko agintaldian, nahiz eta akordio programatikoan egon. Plenoan 2021.ean 40. urteurrenaren harira aldatzeko ponentzia sortzeko asmoa onartu zen baina agintaldia pasa zen eta ez zer egin. Orain, Parlamentuan dauden 50 parlamentarietatik 30ek bat egin dugu ekimenarekin. Hurrengoa asteetan eraketa eta talde bakoitzak jarriko dituen lan proposamenak ikusiko ditugu.

Prozesu honek denbora beharko du. Amaieran Amejoramendua bera bozkatzea espero da?

Hori da gaurko Lorafnak duen gabezietako bat, gure ikuspegitik. 1982an onartu zenean indar batzuen garaiko Nafarroa irudikatzen zuen eta beste herritar batzuk, abertzaleok, kanpo geratu ziren. Ez zen inolako galdeketarik egin, ez zen erreferendumik egin, nahiz eta Nafarroako legerik garrantzitsuena izan. Orain eztabaida hori egin beharko litzateke eta Lorafna integratzaileago bat egiten saiatu. Nafarroako aniztasuna hobe irudikatzen duen lege bat egiten saiatu behar gara, eta zergatik ez, galdeketa egitea.

Eztabaidatu daitezken elementuen artean euskararen ofizialtasuna da. Zer iruditzen zaizu aukera hau?

Euskararen ofizialtasunaren inguruan kuriosoa da 1982an gertatu zen. Gobernuak Nafarroa osoko ofizialtasunaren aldeko jarrera zuen eta Hobekuntzan sartzea erabaki zuen. Baina gero Madrilera eraman zuen eta ez zen Nafarroa osoko ofizialtasun hori burutu. Hori 1982an Nafarroako Parlamentuan Nafarroa osoan euskara ofiziala egitea onartu zenean. Eztabaida egongo da beraz.

Geroa Bai gutxieneko eskaera egin du, Funtzio Publikoan eremu mistoan euskara baloratzeko. Aurrera egingo duelakoan zaude?

Aurreko igandean izan genuen Nafarroa Oinezen jaia Etxarrin eta Nafarroa osoko ofizialtasunaren aldarrikapena ikusi genuen. Baina egia da zoritxarrez Parlamentuan ez dagoela gehiengo bat ofizialtasun hori lortzeko. Nahiz eta marko zonifikatu bat izan, aurrerapausuak eman daitezke. Adibidez, administrazioan euskara meritua izatearena. Badugu nolabaiteko konpromisoa dekretua aterako dela. Honek suposatzen du eremu mistoan euskara meritu bezala baloratzea. Indarrean ez dagoen bitartean ez da baloratzen eta egoera horri amaiera eman behar zaio.

Alor honetan PSNrekin desberdintasunak zeudela aipatu zenuen Maria Chiviteren inbestidura saioan, euskara, hezkuntza eta autogobernu arloetan. Posiziak berdin jarraitzen dute?

Egina dago intentzio deklarazioa. Euskara iskanbila politikotik atera beharraren inguruan denok ados gaude. Aurrerapausuak eman behar direla ere ikusten dugu. Baina ez da pausu zehatzik eman ildo horretan. Joan den agintaldian PSNrekin desadostasun zenbait izan genituen eremu mixtoan sartu behar ziren herrien inguruan. Nire ustetan agintaldi honetan hori atzean uzten saiatu behar gara. Desadostasunak behintzat tasatu dira. Uste dut Geroa Baik 19 jarri dituela, Contigo-Zurekinek beste batzuk jarri ditu eta PSNK beste batzuk. Agintaldia hasi berria da eta batzorde batzuk jarri dira martxan akordioaren garapenaren jarraipena egiteko baina baita desadostasun horien korapiloak desegiteko.

Berriki Pirinioko mahaiarekin bildu zinen. Despopulazioaren kontrako lege bat eskatu zuen. Posible izango da agintaldi honetan?

Plan bat egin zen, beraiek isladatzen zutena jasoz. Begi onez ikusi dute zortzi urte hauetan egin dena. Ildo honetatik batzordea berriz eratzea eskatu dute. Orain beraiek taldeekin bilera izango dute euren aldarrikapenak helerazteko. Hor Gobernuak badu bere ardura eta Parlamentuak lagunduko du.

Pirinioaren egoeraren adibide bat herri batzuetan udal hauteskundeak errepikatu behar direla da. Baita Muruzabal, Urrotz edo Zubieta bezalako herrietan. Gizartea urruntzen ari da tokiko politikagintzatik?

Beraiek irakurketa propioa egiten dute eta udal eta toki administrazio txikitan baliabide eskasak daudela Nafarroan eta horrek herri partaidetza oraindik ere zailago egiten duela. Hauteskunde hauetan ikusten da hori. Baliabide horren faltan erru handia du mapa lokala deritzona ez garatzea. Aurreko agintaldian aurrerapauso batzuk eman ziren baina ez da osatu eta bost urte pasa dira. Lan hau urgentea da.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan EH Bilduko Xabier Alcuaz izango da presidente, horretarako Geroa Bairen sostengua ere izan zuelarik. Nola ikusten duzu?

Ongi. Geroa Baik beti defendatu du gehiengoa aurrerakoien arteko akordioa. Eta hori izan da gure jarrera hemen ere. Gertatutakoa begi onez ikusten dugu, eskuinak ez gobernatzeko alternatiba bat lortu delako. Exekutiboa nahiko alderdikoia ikusten dugu. Kontuan hartu behar dugu Nafarroako %55a zerrenda independenteak direla eta saiatu behar gara Federazioan egongo garen indar guztiak inpendente horiek egungo kudeaketaren parte sentitzea.

Horretarako PSNren botoak beharrezkoak izan ziren. Badiduri betoak erori direla. Aipatzen da Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen aurkako zentsura mozioa buruturko dela.

Guk dakigunez proposamen zehatzik ez dago, komunikabideetan ozen aipatzen bada ere. Gure aldetik ulertzen dugu gehiego aurrerakoi eta anitzak batzeko aukera dagoenean saiatu behar dela. Eta Iruñea Nafarroako hiriburua da. Geroa Baik ez zuen ulertu Iruñeko Udalean gertatu zena, bazeagoelako batzeko aukera. Saiakera horietan egongo gara.

Voxeko bi kide daude Parlamentuan. Nola kudeatzen da hori? Arazoak daude hilketa matxisten aurkako elkarretaratzeetan.

Ultraeskuina Parlamentuan dela gauza konkretuetan ikusten da. Nafarroako Parlamentua kudeatzea ez da erraza. Aurrekoa agintaldian sei talde ziren, orain zazpi. Nabaritzen da orain arte adostasun osoz onartzen diren gaietan adostasun hori bertan behera gelditu dela. Argi geratzen da indarkeria matxistaren aferan. Aho batez elkarretaratzea deitzen da eta hor talde guztiak zeuden. Orain Voxk hori aprobetxatzen du negazionismoari oihartzuna emateko. Adibide bat baino ez da, beste arlotan ere ikusiko dugu Nafarroako Parlamentuan dagoeneko ez dagoela erabateko adostasunik.

Volkswagen Landabenen 40 lanpostu soberan direla iragarri da. Une latzak datzo autogintzarako?

Trantsizio uneak dira. Kotxe elektrikoaren transformazio gutzia egin beharra dago. Sindikatuek eta zuzendaritzak egitent dituzten bileretan asmoa urte batzuetako trantsizio horri aurre egitea baina 2026rako Landabenen enplegu finko maila mantentzea da. Volkswagen oso garrantzitsua da Nafarroan, baian dibertsifikazioa behar. Dena de, Volskwagenen proiektuan apostua handia egin da diruz elektrifikazio prozesu horretan laguntzeko.

Jaurlaritza Logoa