En directo

NAIZ irratia

«Ni ez naiz inoiz zonifikazioaren aldekoa izan»

Ezezkoarekin bukatu da Alberto Nuñez Feijóoren inbestidura saioaren lehen sesioa. Aldeko 172 botoak ez dira nahikoa izan. Ezezko horien arteko boto bat Maria Luisa Garcia, PSOEko diputatuarena izan da. Orain, Sanchez presidente egiteko prozedura martxan jartzera itxaron behar dela nabarmendu du.

Audio_placeholder

«Ni ez naiz inoiz zonifikazioaren aldekoa izan»

Loading player...
Maria luisa Garcia Gurrutxaga, Espainiako Kongresuan diputatu kargua hartzen
Maria luisa Garcia Gurrutxaga, Espainiako Kongresuan diputatu kargua hartzen (PSE-EE Gipuzkoa)

Alderdi Sozialistaren partetik esana da Alberto Nuñez  Feijook ‘Sanchismoa’ indargabetu nahi izatetik honi botoak eskatzera igaro dela. Horretarako presio zuzena jaso duen sozialistarik ere izan da. Maria Luisa Garcíak azaldu du begi bistako izan dela presio hori, popularrek «sozialista onak eta txarrak» izan baitituzte ahotan etengabean, besteak beste. Sare sozialen bitartez mezu zuzenak ere jaso dituzte.

Garcíaren ustetan, atzoko bozketaren emaitza eta Feijóoren inbestidura saiakera «aldez aurretik ezagututako porrot baten kronika» izan da. Ez dira gai izan babes gehiago lortzeko eta«gelan elefantea dute: VOX. Diputatu sozialistaren ustetan, galiziarrak alderdi barruan «bere lidergoa sendotzeko» baliatu du inbestidura saioa. Instituzioak modu horretara erabiltzea gaitzetsi du Garcíak.

Sanchez, lasterketari ekiteko prest

Feijóoren porrotaren ostean, Sanchezen saiakera urriaren 12a eta 31 artean izatea espero da. Garcíaren ustetan data horietan egiteak badu zentzurik. Negoziazioengatik galdetuta, azaldu du diskrezioz egiten ari direla. Eta hala izan behar dutela gogorarazi du. Izan ere, Sanchezen presidente bihurtzeko prozesua oraindik ere martxan ez dagoela azpimarratu du.

Ostiralean PP-k, beste behin ere babes nahikorik ez jaso ostean, «Kongresuko presidente andreak erregearekin hitz egin behar du, erregeak beste buelta bat egin behar du alderdiekin, beste hautagai bat aukeratu eta ostean jarriko du data». Pedro Sanchezek, behin prozedura martxan jarrita, agindurako «moduan dena kontatuko duela» azaldu du ataundarrak. Bien bitartean, diskrezioaren alde egingo dute.

Euskara, «naturaltasunez»

Espainiako Kongresuan hizkuntza koofizialak erabiltzeko araudiaren aldaketa onartu ostean, euskara, katalan eta galizieraz mintzatzeko aukera zabaldu da hemizikloan.  Eskuinaren aldetik izandako errespetu faltak» albo batera utzita, Garcíak iritzi du gutxika «beste giro bat sortzen ari dela» Kongresuan, eta «naturaltasun» horrekin pozik agertu da.

Euskal Herriko egoeraz galdetuta, diputatu sozialistak euskaren erronka nagusia erabileran kokatu du eta hizkuntza politikak helburu horren baitan norabidetzeko beharra azpimarratu du. Zentzu horretan, Nafarroako kasuaz galdetuta, argi mintzatu da García: «ni ez naiz inoiz zonifikazioaren alde izan. Euskadin eraman dugun politika, bere gauza guztiekin, askoz eraginkorragoa izan da». Ipar Euskal Herriko egoera ere azpimarratu du,  euskararen hizkuntza ofiziala ez dela gogora ekarri du eta kezka adierazi du erabileraren beherakada dela-eta.

Jaurlaritza Logoa