En directo

NAIZ Irratia

Mikel Mundiñano (Sare): «Salbuespenezko neurriak arau dira euskal presoen kasuan»

Fiskaltzak EPPK kideen gradu progresioen %75a errekurritzen du. Ohiko presoekin alderatuta,  errekurtsoak %25 dira. Datu hau nabarmendu du Sarek presoen egoerari buruzko balantzean. Mikel Mundiñanok jurisdikzio kontrola «salbuespenezko organo judizialetan», Madrilen, mantentzeari egotzi dio egoera.

Audio_placeholder

Mikel Mundiñano (Sare): «Salbuespenezko neurriak arau dira euskal presoen kasuan»

Loading player...
Sarek Donostiako Aste Nagusian antolaturiko manifestazioa.
Sarek Donostiako Aste Nagusian antolaturiko manifestazioa. (Jagoba Manterola)

Azken urteetan presoen korapiloa askatzeko «urrats garrantzitsuak» eman direla nabarmendu du, Mikel Mundiñano, Sare herritarra plataformako kideak NAIZ irratian. Halaber, gainditzeko «ilun asko» daudela zehaztu du. «Euskal presoen jurisdikzio kontrola Madrilgo organo judizialetan daude oraindik», deitoratu du.

Gradu progresioak Zaballa, Basauri eta Martuteneko tratamendu junten erabakiak dira. Baikorra izan arren, badagoela zer egitekoa aipatu du Mundiñanok. «Datuak positiboak dira, baina espetxe politika arrunta aplikatzearen balizko emaitzetatik urrun daude».

Jaurlaritza Logoa