En directo
Iskander Sagarminaga igerilari Galdakoztarrak Mantxako kanala igerian zeharkatzeko erronka lortu du. Bere hirugarren saiakera zen honakoa. Lehenengoan eguraldiak galarazi zion eta bigarrengo saiakeran pandemiak. Esaera zaharrak dioen moduan, hirugarrenean iritsi da sekulako balentria lortzeko unea.
Ingalaterra eta Frantziaren artean dagoen Mantxako kanala igerian zeharkatzeko 11 ordu behar izan ditu eta 34 kilometroetako ibilbidea 50 kilometroetan burutu du. Dagoeneko egun batzuk igaro dira zeharkaldia burutu ostean, Lortutakoaz oso pozik sentitzen dela adierazi du.
Sagarminagak, Mantxako kanala gurutzatzeko 13 ordu inguru beharko zituela aurreikusi zuen. Nolanahi ere, erronka 11 ordu eta hiru minututan egin zuen. Bere esanetan esperotako marka nabarmen gainditu zuen. Itsasoaren baldintzei dagokionez, marea biziei aurre egin behar izan ziola nabarmendu du Sagarminagak.
Era berean adierazi du, azken txanpan kontrako korronte baten aurka egin behar izan zuela igerian. Aipatzea ere, marmoken presentzia bidearen tarte batean ere izan zuela. Harrigarria izan den faktore bat izan da neopreno gabe egin duela igerian. Zeharkaldi hauetan nahitaezkoa, dopin-teknikotzat hartzen baita hau janztea.Igerian zihoan bitartean 45 minutuero elikatzen zen, marea bortitzekin, elikatzea ez zen batere samurra izan.Bestalde, abenturaren arlo mentalari dagokionez 11 ordutan igerian egonez gauza askotan pentsatzeko aukera izan du du. Aitzitik, Sagarminagak azpimarratu du, azkeneko txanpan izan ezik, gainerako bidea oso kontzentratua egin zuela. Gaineratuz, aipatutako azken txanpa hori bereziki gogorra egin zitzaiola psikologikoki eta lortuko ez zuela uste izatera iritsi zen.
Amaierara iritsi zenean, zirrara handiko unea izan zela aitortu du. Izan ere, hiru urteetan zehar prestatzen egon ondoren, izugarrizko lorpena eskuratu du, igerilari galdakoztarrak.Amaitzeko, argi utzi du aurrera begira badituela helburu eta erronka berriak aurreikusita. Bere esanetan, lorpenak eskuratzeko nahia ez da hemen amaitzen eta abentura berriak etorriko dira aurrerantzean.