En directo

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Eneko Sierra

Eneko Sierra da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, entzule gisa musikarekin duen harremana azpimarratuz. Izan ere, musikaria ere bada, baina puntako entzule, saxofoijole eta matematikako irakasle fin izateagatik luzatu diogu gonbita.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Eneko Sierra

Loading player...
Eneko Sierra elkarrizketatu dugu Bigarren Kafeab
Eneko Sierra elkarrizketatu dugu Bigarren Kafeab (Eneko Sierra)

Lehen kantu kuttun gisa, The Offspring taldearen  'All I want' abestia aukeratu du Enekok, talde estatubatuar esanguratsuaren ereserkietako bat. Punk-rock aren erritmo biziak maitemindu zuen Eneko. «Nere nerabezaroan, anaiak erositako CD baten bitartez sartu zen etxean, orduan ere diskoak osorik entzuten ziren, eta izugarri entzun nuen, buklean eduki nuen denbora luzez». Musikak ere izan ohi elkarbanatzearen edertasun hori eta Enekok argi du honek ere ganbalio bat eman ziola. «Gainera konpartitua izan zen, nire oso lagun zen Axirekin, 8. mailan, gogoratzen dut lanak egiten ari ginela nola kantatzen genuen kanta hau garraxika».

Bigarren kantu kuttun gisan Urtz taldearen 'Bizitzarekin dantzan' kantua ekarri nahi izan digu. Gaur egungo bere izaerarekin lotuago dagoela esan digun arren, garai berarekin lozten du Enekok. «Garai hartan musika estilo dexente entzuten nituen, hau ere garai hartan sartu zen nire biztzan kuadrilako Urtzik ekarri zuen eskolara, eta orduko nerabe guztien gisan, kantu honekin txoratu ginen». Gainera, bizitzak ere eman dio kantu honi zeresan berezi bat Enekoren kasuan. «Bereziki kuttuna da letra niretzako, abestia erakutsi zidan Urtzi duela 8 urte hil zen, Estatu Batuetan harrapatu ninduen heriotzak eta bideo bat egin genuen kantu hau kantatuz, izan ere,  lagunatsunaren inguruan ari da kantua. Berezia zen lehenago eta geroztik are bereziagoa». 

Hirugarren kantu kuttun gisa Pearl Jam taldearen  'Yellow ledbetter' kantua ekarri nahi izan digu, «24-25 urterekin deskubritu nuen, garai hartan taldeak dexenteko sona zuen, eta irratian asko entzuten zen». Ez da Pearl Jam taldearen abestirik ezagunena, baina Enekok maitasun berezia dio, azaldu ezin dituen arrazoiengatik. «Ez dakit zergatik gustatzen zaidan, baina beste kantuak bezala, hau ere buklean izan nuen egunero, musika jeitsi behar zeneko garaiak ziren eta gogoratzen naiz nahasketa diska bat nuela, eta hau zen benetan behin eta berriz jartzen nuen kanta». Bizaldi taldearekin bertsioa egin nahian dabil Eneko azken urteotan. «Letra ere prestatu nuen eta hortxe dago standby-en».

Azken kantu gisa Elthon John eta George Michaelen 'Don’t let the sun go down on me' aukeratu du Enekok, bere hitzetan, gauero ohera sartu aurretik entzuten duen kantua. «Azkenaldian daukat buruan etengabe, bueltaka, eta ez dakit zergatik erakartzen nauen horrenbeste, baina hala da». Popetik oso gertu dagoen kantu lasai bat dela esan digu Enekok, baina badituela, era berean, mugimendu eta konplexutasunak. «Elton John zalea naiz, baina,  kantu hau bereziki top iruditzen zait, pertsona ezagun baten abesti ez hain ezaguna».

Jaurlaritza Logoa