En directo

Bigarren Kafea

Museoen Nazioarteko Eguna; pandemia aurreko disdira berreskuratua

Maiatzaren 18a Museoen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Maria Romero Laspiur diseinatzaileak astebukaerarako museok antolatu dituztun ekitaldi eta bisita gidatuen zerrenda osatu digu. 

Audio_placeholder

Museoen Nazioarteko Eguna; pandemia aurreko disdira berreskuratua

Loading player...
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu urtero maiatzaren 18an.
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu urtero maiatzaren 18an. (MNE)

Aurtengo Museoen Nazioarteko Egunaren leloa 'Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea' izan da eta museo batzuek bere egin dute mezua. «Hainbat museo energiaren gaiarekin bat egiteko eta kontsumoa murrizteko argiztapena aldatzen hasi dira beraien erakusketetan» kontatu digu Maria Romero Laspiurrek. 

Berri on bat ere eman digu «museoen bisiten kopuruak gora egin du eta pandemia aurrekoen pareko edo gorago daude». Gaur, maiatzak 18, museo askotan ate irekiak eta doako bisitak egingo dira, eta astebururako ere proposamen batzuk ekarri dizkigu Laspiurrek. Hementxa adibide batzuk:

- Igartubeti baserrian maiatzaren 21ean goizeko 11:00etan lantegi bat egingo da; landareen sekretuak. Bertan parte hartzaileekin paseo bat egingo da baserriaren inguruan eta sendabelarrak identifikatuko dira eta horiekin ukendu bat egingo dute. 

- Zumalakarregi museoak ere prestatu du maiatzaren 20rako proposamena. Paseo bat bide berdetik, museoaren inguruan eta bertan landareak topatzen joango dira. Ondoren, Clara Gutierrez biologoak dinamizatuta landare horiek identifikatu eta kozinatuko dituzte.

- Bermeoko Arrantzaleen Museoan 'Itsasoak pizten gaitu' dokumentalaren emanaldia eta horren inguruko hizketaldia antolatu dituzten maiatzaren 18rako. 

- Artium Museoan naturarekin bat datozen ekintzak prestatu dituzte larunbat honetarako. Bi artistek aurkeztuko dute beren lana museoko lorategian: Alberto Peral eta José Ramonaizek. 

- Miarritzeko Historia Museoan 'Jantzi'Hadi' erakusketa zabaldu zuten atzo, Maritzuli Konpainiak antolatuta. Euskal Herriko antzinako jantzian egongo dira ikusgai. 

Gaur museo askok doako sarrera izango dute, eta baita bisita gidatuak ere. 

 

Jaurlaritza Logoa