En directo

Bigarren Kafea

«Kabina batek argazkiekin zein bestelako objektuekin erakusketak egiteko aukera ematen du»

Urteak daramatza Ibon Azplikuetak argazkilaritzaren munduan. Azaleko geruzetatik abiatu eta teknika analogiko konplexuagoetarako bidea egin du denbora tarte horretan zehar eta horri, ikasitako hori jendeari erakusteko duen afzioa gehituta,K argazki jaialdia antolatu du Alegian.

Audio_placeholder

«Kabina batek argazkiekin zein bestelako objektuekin erakusketak egiteko aukera ematen du»

Loading player...

Ostiralean emango zaio hasiera jaialdiari eta herriko gune batean kokatu duten Kabia kultur kabina inauguratuz ekingo diote. Herrian zegoen eta jada erabilerarik ez zuen telefono kabina txukundu eta egokitu dute eta erakusketak jartzeko erabiliko dute. «Duela hainbat urte Extremadurako Hervas herrian ikusi nuen erakusketak egiteko erabiltzen zen kabina bat eta han sortu zitzaidan ideia».

«Kabina batean ematen duena baino leku gehiago dago. Kanpotik ikusi ahal izateko erakusketa bat jartzeko aukera ematen du. Alde guztietatik kristala dauka eta pitarekin argazkiak zintzilika jartzeko asmoa dugu».

Kabinaren estreinaldiarekin emango zaio hasiera K argazki jaialdiari. Argazkiak errebelatzeko tailerra, Nomad Studioren eskutik erretratoak ateratzeko aukera, argazkiak egiteko teknika ezberdinak ikasteko modua… Denetik izango da maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean Alegian.

Jarduera horiek adin ezberdinetako pertsonei zuzenduta egongo dira eta edonork hartu dezake parte.. «Ez dago zertan aurrez argazkilaritzaren inguruko ezagutzarik izan beharrik. Antolatu diren ekintzetara kuriositate hutsa dutenak ere hurbildu daitezke» azaldu du Azpilikuetak.

Entzun Ibon Azpilikuetarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa