En directo

Iskandar Hamawy

Jack Destripaseriesen gomendioak 1x03: ‘The Marvelous Mrs. Maisel’ eta ‘Sharp Objects’

Umorez beteriko telesail atsegin bat eta trihller psikologiko bat hautatu ditu oraingoan Iskandar Hamawyk. Biek, baina, emakumeak dituzte protagonista: Midge Maisel umoregilea eta Camille Pearker kazetaria.

Audio_placeholder

Jack Destripaseriesen gomendioak 1x03: ‘The Marvelous Mrs. Maisel’ eta ‘Sharp Objects’

Loading player...
Jean Marc Vallék zuzendu du 'Sharp objects'
Jean Marc Vallék zuzendu du 'Sharp objects' (HBO max)

Manhattan, komunitate judutarra eta umorerako talentua ‘The Marvelous Mrs. Maisel’ telesailean

50 hamarkan murgilduko gara Jacken lehen gomendioari esker. Prime Video plataforman daude eskuragarri ‘The Marvelous Mrs. Maisel’ telesaiaren denboraldi guztiak. Berriki aurkeztu da bosgarrena, eta kapitulu bat berak ere ez zaitu hotz utziko. Upper West Side-ko familia judutar baten emaztea eta ama da Midge. Hasiera batean senarra lagunduko du gauetako mikrofono irekietara, hark bakarrizketetarako dohain handiagoa duela deskubritu arte.

Emakume, ama, emazte... eta umoregile? Oztopo dezente topatuko dituen arren, Susie Myerson bere lagun eta managerra izango du ondoan, eta gutxika-gutxika, umorearen mundu maskulinoan bere tokia egitea lortuko du  Midgek.


‘Sharp Objects’: emakumeen arteko indarkeria ulertu nahian

Gomendio partziala, oraingoan, Jack Destripaseriesena. ‘Sharp Objects’ (HBO max) ez baita publiko guztientzako egokia, ezta gomendagarria ere. Telesail ilunak, thriller psikologikoak eta drama sozialak atsegin ez badituzu, hau ez da zure telesaila. Jean Marc Vallék zuzendu du Gillian Flyyn idazlearen eleberria oinarri hartuta. Camille Pearker kazetaria bere jaioterrira itzuliko da, bi neraberen arteko erailketa ikertzeko. Itzulera gogorra izango da baina, iraganeko zauriak azaleratu eta irekiko baitzaizkio.

Jaurlaritza Logoa