En directo

Iskandar Hamawy

Jack Destripaseriesen gomendioak 1x02: 'Perry Mason' eta 'We are Lady Parts'

Atzerriko zenbakidun dei bat jaso dugu KulturHarian. Jack Destripaseries da, Londresetik deitu digu, kabina gorri batetik. Bina telesail gomendio egin dizkigu oraingoan: 'Parry Mason' eta 'We Are Lady Parts'.

Audio_placeholder

Jack Destripaseriesen gomendioak 1x02: 'Perry Mason' eta 'We are Lady Parts'

Loading player...
Nida Manzooren telesailak hiru BAFTA sari eskuratu ditu
Nida Manzooren telesailak hiru BAFTA sari eskuratu ditu (Filmin)

Iskandar Hamagawyk Los Angeles eta Londresko hiriak protagonista dituen bi telesail aukeratu ditu aste honetako gomendioetarako. Biak garai, genero eta luzera desberdinekoak.

Parry Mason: Galdutako kausen eta kasuen abokatua

Los Angeles, 1930eko hamarkada. Lehen Munduaren ajeak eta Depresio Handiaren kalteak, biak bizkar gainean daramazki Parry Masonek. Detektibea lehen denboraldian, abokatua bigarrenean. Erle Stanley Gardner idazleak sortu zuen abokatu ospetsuaren istorioetan oinarritzen da HBOmax-en berrirakurketa aktual hau. Ekoizpen, musika eta antzezpen-lan zainduak eskaintzen ditu telesaiak. 'Noir' generodun intrigazko istorioak gustuko badituzue, ez pentsatu bitan eta eman aukera bat Masoni.

Voldemort, ikono feminista berria?

Filmin-en eskutik, Londresko lau neska islamiar eta musikazaleak protagonista dituen telesaila da Jackek dakarren bigarren gomendioa. Amina du protagonista, bi munduren artean balaztaka dabilen neska gaztea: tradizioak eta betekizunak eskaini dezaketen lasaitasunaren edota musikaren bitartez aukera berriak zabaltzearen artean hautatu beharko du.

Harrera ona izan du telesailak. Uzta bikaina bildu zuen BAFTA sarietan pasa den urtean: aktore zerrenda onenari, gioi onenari eta jantzigintza onenari sariak lortu zituen 'We are Lady Parts'-ek.

Jaurlaritza Logoa