En directo
Bi disko eta milaka paisaia. Azkoitiko ṘO taldeak hori eman digu azken urteotan. Musika instrumentala jorratzen dute eta emozioz beteriko pasarte eta kantuak sortzen maisu dira. Gontxalo hurbildu da gurera, Baiagoan bigarren diskoaren berri ematera.
Taldearen ordezkari gisa aritu da azkoitiarra, euren asmo, funtzionatzeko modu eta motibazioak zeintzuk diren azalduz. «Lehen diskoarekin alderatuta melodia eta testura gehiago aurki daitezke bigarren honetan» adierazi du, eta azaldu du itxialdiak diskoan izan duen eragina. «Itxialdian denbora asko eduki genuen eta horregatik aurki daitezke gitarra konposizio landuagoak».
Zortzi kantuk osatzen duten Baiagoan bigarren disko honetan, eta pandemiaako itxialdia tarteko, emozioak muturreraino eramatearen prozesua nolakoa izan den azaldu nahi izan digu Gontxalok. «Beti esploratu nahi izan ditugu sentimenduak musikaren bitartez, entzuleak bidaiatu dezan. Disko honetan emozio horiek muturreraino eraman nahi izan ditugu».
Musika instrumentalaren inguruan ere aritu da Ṙo Taldeko kidea, eta estilo honek bere baitan dituen bereizgarritasunak azpimarratu nahi izan ditu. Bestalde, Gontxalok azpimarratu du musika instrumentalak ematen duena zera dela, «askatasun totala», edozer egin daitekeela, baina entzulearen aldetik lan bat eskatzen duela, «ezohiko lekuetara eramaten zaituelako».