En directo

Peli Lekuona
Eibar
Entrevista
Santiago Gonzalez
Pasaiako segadako biktimen abokatua

«Norbait identifikatzea lortuko balitz aurrerapauso itzela litzateke kasuan»

Martxoaren 28an Pasaiako segadan parte hartu zuen polizietako bat identifikatzeko aukera izango du sarraski hartatik bizirik ateratzea lortu zuen lekuko bakarrak. Senideen abokatuak «zaila» izango dela dio, baina azpimarratu du «borrokari esker kasua irekita dagoela berriro». 

Audio_placeholder

«Norbait identifikatzea lortuko balitz aurrerapauso itzela litzateke kasuan»

Loading player...
Pasaiako sarraskian hildakoen omenez krabelin gorriak.
Pasaiako sarraskian hildakoen omenez krabelin gorriak. (Andoni Canellada | FOKU)

'Hemen gertatu zen' saioan Pasaiako segada izan da aste honetan protagonista. Bertan izan da Santiago Gonzalez Espainiako Poliziaren sarraski haren biktimen familiako abokatua. 

Auzitegiak behin eta berriz saiatu dira lau hildako eragin zituen 1984ko gertakari haren ikerketa bazter uzten, baina sarraski hartatik bizirik ateratzea lortu zuen Joseba Merinok RTVEren webgunean polizietako bat identifikatu ostean kasua argitzeko bide berri bat ireki da. 

Gonzalezen ustez «zaila» izango da martxoaren 28rako deitu duten identifikazio saio horretan Merinok garaiko polizia hori identifikatzea, «40 urte pasa dira, agian beste itxura bat dauka gaur egun, halako saioetan berme guztiak bete behar dira eta antza daukaten pertsonak jarri ohi dira...», baina «lortuko balitz norbait identifikatzea aurrerapauso itzela litzateke kasuarentzat». 

Rosa Jimeno eta Joseba Merino, Pasaiako segadako bizirauleak Santiago Gonzalez abokatuarekin (Artxiboa / Gari Garaialde / FOKU)
Rosa Jimeno eta Joseba Merino, Pasaiako segadako bizirauleak Santiago Gonzalez abokatuarekin (Artxiboa / Gari Garaialde / FOKU)

Abokatuak urte hauetan guztian kasua argitzeko izan dituzten oztopoak gogoratu ditu, «joera nagusia izan da hau ezerezean geratzekoa, baina familiaren eta ingurukoen borrokari esker kasua irekita dago berriro eta indar hori daukagu aurrera jotzen saiatzeko behintzat». 

Behin baino gehiagotan artxibatu da auzia, «esaten zen baietz, delitu bat bazegoela, bizitzaren aurkako lau delitu, eta beraz hori ikertu egin beharko litzatekeela, baina ez genuen aztarnarik zehazki nor izan zen jakiteko. Hori izan da planteamendua. Identifikazio honek hausten du planteamendu hori eta gutxienez aukera bat ireki da norbait identifikatu ahal izateko». 

Preskribatu gabe 

1984ko martxoaren 22an Pasaiako Badian izandako poliziaren segadari deitu zaio Pasaiako sarraskia. Egun hartan Pedro Mari Isart 'Pelitxo', Rafael Dalas 'Txapas', Dionisio Aizpuru 'Kurro' eta Jose Mari Izura 'Pelu' Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak hil zituen Espainiako Poliziak. 

Senide eta ingurukoek urte luzez egin dute kasua argitzeko saiakera. «'Dokumentazioa ez dago, galdu egin da, zaharkitua dago...' horiek izan dira beti erantzunak», Gonzalezen esanetan.

Preskripziorako arriskua ere izan da denbora honetan, «baina ez dago preskripziorik», abokatuak NAIZ Irratian azaldu duenez, «izen-abizenez ez dakigulako nor diren baina bai Espainiako Poliziako kideak direla, horrek ikertzen jarraitzeko aukera irekita mantendu du». 

«Operazioaren arrakasta» irratian (Egin)
«Operazioaren arrakasta» irratian (Egin)

Jaurlaritza Logoa