En directo

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Miren Arrieta

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Miren Arrieta

Loading player...
Miren Arrieta Doinuetatik Haratago
Miren Arrieta Doinuetatik Haratago (Bigarren Kafea. )

Miren Arrieta aktorea izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bere bizitzan musika ardatz handi bat dela azpimarratuz.
«Nire bizitzaren zati handi bat da musika, goizetik hasita entzuten dut, kontzertuetan ere asko izaten naiz, esango nuke txikitatik naizela oso musikazalea».

‘Grease’ pelikulako soinu banda ezagunetik ekarri digu Mirenek bere lehen abesti kuttuna. Maite du pelikula hau eta bertako abesti sorta ere bai. Ezagunenak alboratu eta 'There are worse things I could do' hautatu du. «Asko gustatzen zait etxean abesti hau entzun, guztiz motibatu eta interpretatzea».

Bigarren kantu kuttuna Berri Txarrak taldearen 'Bigarren eskuko amets' izan da. «Esango nuke playlist berri bat sortzen dudan bakoitzean beti sartzen dudala abesti hau; ezin dut deskribatu zerk engantxatzen nauen, baina hala da, entzuten dudan bakoitzean irakurketa berri bat atera daiteke».

Skakeitan taldeak duela gutxi eman dio amaiera bere ibilbideari, eta azken kontzertuan ere izan zen Miren, epilogoa bertatik bertara bizi izan zuen. Hauen jarduna omentzeko hirugarren kantu kuttun gisan 'Koreografia zaharrak' ekarri nahi izan digu, Donostialdeko talde honek urte luzez girotu duen generazioaren beste ereserki bat.

Azkeneko kantu kunttun bezala Mikel Laboaren 'Piedra y camino' kantua ekarri nahi izan digu Mirenek, «Txikia nintzenean oso presente egon zen ahotsa da Mikelena, badu zerbait oso nostalgiko jartzen nauena, eta nik beti bilatzen dut hori musikan, zergatik jakin gabe hunkitze hori».

Jaurlaritza Logoa