En directo
«Nahiz hardcorea jorratu, gusto zabala daukat, eklektikoa naiz eta denetarik entzuteko ohitura daukat».
Blink 182 taldearen 'Wasting time' abestia izan da Josebak aukeratutako lehen kantu kuttuna, hardcore-melodikoaren erreferenteak dira hauek. «Gaur egun poperotzat dituzte askok, baina hastapenetan estilo honen aintzindari izan ziren».
Bigarren kantu kuttuna Finch taldearen 'Insomniatic meat' izan da. 'Urteak pasa ziren eta gustuak ere aldatzen joan ziren taldean'. «Gehien entzun dudan diskoa da hau dudarik gabe, entzunaldi bakoitzean zerbait berria aurkitzen dut».
Turnstile taldearen 'Mystery' kantua izan da hirugarren kantu kuttuna. Talde berria da Turnstile baina iraganeko soinuak lantzen dituzte gaur egungo soinu berriekin. «Refused asko gogorarazten dit, baina soinu frexko eta original asko dituzte, entzun nuenean pentsatu nuen hau nik konposatu nahiko nuke».
Azkeneko kantuarekin «erregistroa aldatu» nahi izan du zerrenda Josebak. Nueva Vulvano taldearen 'Disney y resaca padre' kantua ekarri nahi izan digu, «Letrak egiten zaizkit erakargarrien, oso identifikatuta sentitu naiz mezuarekin, eta baita bateriajolea ere».