En directo

Bigarren Kafea

«Gizarteko tabuen inguruan egiten dut lan: hilekoa eta amatasuna»

Hilekoaren eta amatasun prozesuen akonpainamendua egitea maite du Uxue Urzelaik. Baina lagundu nahi izatetik lagundu ahal izatera iristea, denborarekin osatzen joan den ibilbide pertsonal baten garapena izan da.

Audio_placeholder

«Gizarteko tabuen inguruan egiten dut lan: hilekoa eta amatasuna»

Loading player...

Behar profesional batetik abiatu zen Uxue Urzelai, baina pixkanaka, gorputz hilekodun eta haurdunak marko konplexuago batean eta beste errealitate batzuekin harremanean ikusi ahal izan ditu. Ondoezak partekatzea eta kolektibizatzea erdigunean jarri ditu beti eta horregatik, ‘Urzelai’ proiektuak gizarteko sektore prekarizatuetara iristea ere badu helburu. 

«Haurdunaldietan hainbatetan zerbait falta dutenaren sentsazioa izaten dute emakumeek eta guk hutsune horiek betetzen ditugu», doula modura ere aritzen baita Uxue Urzelai eta ama izateak eragiten dituen shock emozionalak ere kudeatzen ditu: «Bizitza aldaketa handia ematen da eta horrek amei eragin egiten die».

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean oihalezko konpresak eta laktantzia diskoak daude. Horiek ekoiztea lana eskatzen duen prozesua dela dio baina ekonomikoki eta jasangarritasunaren ikuspuntutik jendea pixkanaka kontzientziatzen ari dela dio. Pobrezia menstruala ere oso presente du Urzelaik. «Emakume askok janaria edo higiene produktuak erostearen artean hautatu beharra dute». 

 

Jaurlaritza Logoa