En directo

Eli Pagola

«Astarkeria bat da Etxeko Animaliak Babesteko Legea»

Animalien ongizatea legeztatuko da Jaurlaritzaren ‘Etxeko Animaliak Babesteko Legea»-ren bidez, eta kritiko agertu da horren aurrean Sarobe biologoa. «Begirada humanizatutik eraikitako legea da eta alde batera utzi da zientzia».

Audio_placeholder

«Astarkeria bat da Etxeko Animaliak Babesteko Legea»

Loading player...
1129_7K_ten_mascotas
1129_7K_ten_mascotas

Pasa den ekainaren 30ean onartu zen Gasteizko legebiltzarrean 'Etxeko Animaliak Babesteko Legea' eta hura hartu dugu hizpde Gelditu Makinak saioko tertulian. Hirugarren denboraldi honetan, aurreko ikasturtean bezala, mahai-ingurua izango dugu eta hauxe duzue lehendabizikoa. Aitziber Sarobe biologoa eta Jokin Aldazabal kazetari ohia izan dira gurean hainbat gairen gaineko irakurketa egiten. Gai-ordenean izan ditugu, besteak beste, Jaurlaritzaren Etxeko Animaliak Babesteko Legea, 2023ra begirako politika energetikoak eta biodibertsitatearen galera dela eta osatu den COP15 goi-bilera. Gaiak lantzeaz gain, aurrerago lantzeko moduko abiapuntuak zabaldu dituzte, izan ere, hilabetean behin elkartuko gara Gelditu Makinak saioaren mahai-inguruan elkarrekin hausnartzeko.

Etxeko Animaliak Babesteko Legeari dagokionez, hitz gutxitan, «astakeria bat» dela dio Sarobek. Besteak beste, animaliak eta abereak  nahastu egi direla dio Sarobek, eta baita beste kontzeptu batzuk ere. «Pozgarria da etika dagoelako legearen oinarrian»  baina zientzia falta dela ohartarazi du eta ondorioz biodibertsitatearen kontserbazioa alde batera utzi dela. Legea begirada humano batek egin dela dio, eta  animalien izatea gizakion beharretara eta pentsamendura, makurtu dutela dio Sarobe biologoak, eta «horrek bihurtzen du legea arriskutsu». 

 

Jaurlaritza Logoa