En directo

Peli Lekuona

Clara Moran eta 36ko gerrako emakume milizianoak

Heriotza bortitza izan zuen Clara Moran bizkaitarrak, Elgetan hil zuten, 1936ko urriaren 4an. Etxahun Galparsorok gertaera hura ekarri du aste honetako Hemen gertatu zen saiora. 

Audio_placeholder

Clara Moran eta 36ko gerrako emakume milizianoak

Loading player...
Emakume miliziano bat frentean, arma eskuan.
Emakume miliziano bat frentean, arma eskuan. (Gehigue.ar | .)

Milaka izan ziren 1936an espainiar militarrak matxinatu ostean piztu zen gerran parte hartu zuten emakume milizianoak. Horietako bat da Clara Moran, Abanto-Zierbenan jaioa. 

Elgetan hil zuten faxistek, 1936ko urriaren 4an. Modu bortitzean hil ere. Etxahun Galparsoro historiagilea izan da aste honetako saioan eta heriotza haren xehetasunak ekarri ditu, Franciso Artasanchez milizianoaren memoriak eskutan. 

Moranen kasuari segika 36ko gerran emakumeek frentean izan zuten esku hartzea izan da aste honetako saioko hizpideetako bat. Milaka izan ziren faxisten oldartzearen ostean armak eskuan borrokara batu zirenak; orduko agintariek dezenteko erresistentziak agertu zituzten arren. Lehenbizi Espainiako Gobernuak eta ondoren sortu berri zen Eusko Jaurlaritzak frentean egotea debekatu zieten emakumeei.

 

Jaurlaritza Logoa