En directo

Eli Pagola

Botak lokatzetan | Narrasti gazteak ikusteko momentu onena da udazkena

Hilabetean behin, botak jantzi eta lokatzetan ibiliko gara Iñaki Sanzekin Gelditu Makinak saioan. Aranzadiko biologoarekin natura hartuko dugu hizpide, naturara gerturatzeko aholkuak emango dizkigu. Lehenengo bisitan narrasti txikien inguruan hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Botak lokatzetan | Narrasti gazteak ikusteko momentu onena da udazkena

Loading player...
Musker berde gaztea.
Musker berde gaztea. (Iñaki Sanz)

Botak lokatzetan sartzeko prest etorriko zaigu Iñaki Sanz Aranzadiko biologoa Gelditu Makinak saiora hilabetean behin. Natura hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, baina urrutira joan gabe, bertakoa ezagutuko dugu. Udazkena narrastiak ikusteko garai ederra da, baina zergatik? Sanzek azaldu digu zergatia. 

Askotan izaten da joera udazkena datorrela eta, gora begiratzea; hegaztiak migratzen, hostoak kolorez aldatzen...baina lurrean ere gertatzen dira gauzak: udazkenean narrasti txikiak izaten dira protagonistak, eguzkiaren goxotasuna bilatzen dute. Eguerdian, pareta eta sasiak begiratzen baditugu ikusiko ditugu, adibidez, sugandilak, baita argazkiko muskerra ere, Lacerta bilineta.

 

Jaurlaritza Logoa