En directo

Naiz Irratia

LAB: «Mercedeseko langileek argi dute kalean jarraitu behar dugula»

Jarraipen oso zabala ari da izaten Gasteizko Mercedesen ELA, LAB eta ESKk asteazken honetarako deitu duten greba, «%95» ingurukoa sindikatuen esanetan. Mercedesen LABeko delegatu den Mikel Diaz de Aldaren esanetan horrek esan nahi du langileek «ez dutela onartzen zuzendaritzaren azken proposamena»

Audio_placeholder

LAB: «Mercedeseko langileek argi dute kalean jarraitu behar dugula»

Loading player...
Mercedeseko langileen protesta, asteazken honetan.
Mercedeseko langileen protesta, asteazken honetan. (FOKU)

Mercedeseko gatazkan sindikatuak bi bloketan banatu dira astearte honetan zuzendaritzarekin egindako bileraren ondoren. CCOO, UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek zuzendaritzaren proposamenak aurrerapusoak dituela iritzita mobilizazioak behin behinean etetea erabaki dute. ELA, LAB eta ESKk, ordea, protestei eta asteazken honetarako deitua zuten grebari eustea erabaki dute. Mercedesen LABeko delegatu den Mikel Diaz de Aldak grebaren jarraipen zabala txalotu du, «goizeko txandan ez da ia inor lanera sartu, eta piketeetan ere jende asko egon da, aurreko astean baina gehio, horrek argi adierazten du jendeak ez duela onartzen enpresak egindako azken propsoamena ta argi duela kalean jarraitu behar dugula».

Lan hitzarmen berria adosteko negoziaketen baitan, Mercedeseko zuzendaritzak proposamen berri bat aurkeztu diete langileen ordezkariei. Hobekuntza ekonomiko batzuk jaso dituzte bertan, baita hasiera batean proposatu zuen malgutasunean hainbat aldaketa ere, baina ELA, LAB eta ESKren iritziz proposaturikoa ez da nahikoa, ez diolako langileen pobretzeari aurre egiten eta ez duela seigarren txanda baztertzen. Diaz de Aldak kritikatu du UGT eta CCOO seigarren txanda baldintza batzuen arabera egiteko prest daudela eta «harrigarritzat» jo du euren jarrera. 

Jaurlaritza Logoa