En directo

«Eskaintzen ziguten espazioa jaietatik aldenduta dago, jaietatik desagerrarazteko helburuz»

Sanferminetako herri mugimenduak jomugan ditu Erique Maya Iruñeko alkateak Ibai Azparren kazetariak dionez, hainbat talde zentrotik kanporatuz. Helburua argia da Herri Sanferminak eta EH 11 Kolore kolektiboen aburuz, «eredu pribatizatzailea» lehenestea eta mugimendu herrikoia jaitik aldentzea.

Audio_placeholder

«Eskaintzen ziguten espazioa jaietatik aldenduta dago, jaietatik desagerrarazteko helburuz»

Loading player...
Herri Sanferminak kolektiboak «egitarau xumea baina duina» izango du alde zaharrean, oztopoak oztopo.
Herri Sanferminak kolektiboak «egitarau xumea baina duina» izango du alde zaharrean, oztopoak oztopo. (Iñigo URIZ | FOKU)

Hiru urteren ostean bueltan dira San Fermi jaiak, baina egiari zor, normaletik gutxi izango dute hainbat herri mugimendurentzat, Enrique Mayak zuzentzen duen Iruñeko Udalak oztopoak baino ez dielako jartzen ohiko egitaraua garatu ahal izateko. 2019ko ekainean hartu zuen kargua Navarra Sumako kideak, eta ordukoan «programa herrikoian eskua hartzeko gogoz» gelditu zela dio Ibai Azparren Garako kazetariak, baina ezin izan zuela, programa «erabat finkatuta» zegoelako jada.

Badirudi aurten mehatxua betetzeko helburuz datorrela Maya; «ahalegin guztiak egiten ari da eskuinaren arrastoa uzteko. Badirudi bere agenda markatu nahi duela Mayak betiko apustu alternatiboei ateak itxiz» nabarmendu du Azparrenek.

Txosnagunerik ez aurten

Mayaren udal gobernuak hala erabakita, aurtengoan ez da txosnagunerik izango, eta kaltea handiagoa zitekeen, Iruñeko Udalaren asmoa baitzen, Herri Sanferminak kolektiboa Runa parkera bidaltzea. Ajos plazako «bizilagunen kexak» argudiatu ditu udalak, Paula Garcia Herri SanFfrminak kolektibo kideak azaldu duenez. Haiek uko egin diote Runa parkeari, eta irtenbide gisa «O plazan  bakarrik egitaraua antolatzea» eta «kontzertuak gaueko 00:00etan amaitzea eta txosna 1:00etan ixtea» proposatu zutela ekarri du gogora.

Udaletik baina, ez dute onartu proposamen hori, eta Runa parkea eskaintzera mugatu dira. Udalaren «opari pozoitua» kritikatu du Garciak, «eskaintzen ziguten espazioa jaietatik aldenduta dago, jaietatik desagerrarazteko helburuz». Uste dute Herri Sanferminak kolektiboan, Mayak bere «eredu pribatizatzailea» inposatu nahian dabilela, «haien neurriko Sanferminak» Garciak salatzen duenez.

Txoznagunerik ez da izango beraz, baina ez du lortu Mayak kolektiboa alde zaharretik kanporatzeko helburua, lan handia eginez eta baliabide gutxirekin egitarau «xume baina duina» antolatu baitu Herri Sanferminak kolektiboak. Eta ekintza guztien artean uztailaren 10ean «Mayaren eta udalaren jarrera salatzeko» egingo duten kalejiran jarri du azpimarrak Paula Garciak.

Aniztasuna urrundu nahian

Kalejiran aterako dira baita ere Euskal Herria 11 Kolore taldearen baitan biltzen diren lagun atzerritarrak, eta hortik aurrera, gutxi gehiago. Etorkinak biltzen dituzten talde kultur-anitzek ere bere haserrea azaldu dute Iruñeko Udalarekin. Antoniutti eremutik Trinitarios eremura eraman nahi zituzten, jai gunetik urrun, eta hori dela eta sanferminetan ekimenak antolatzeari uko egingo diotela adierazi dute.

Udalaren eta bereziki Mayaren jarrera «oso larria» dela ohartarazi du Euskal Herria 11 kolore taldeko kide Amaia Alonsok, jaietan parte hartzeak bizi diren tokian integratzea ahalbidetzen dielako. Udalaren asmoa argia da Alonsoren ustez, jaiak «hemengoentzako» izatea besterik ez eta gogorazi duenez «nabarmentzekoa da Enrique Maya bera Montevideon (Uruguain) jaio zela».

Iruñeko Udalak beraz, Sanferminen ateak itxi dizkie populazioaren %16ari; Iruñeko populazioaren portzentai horrek baitu jatorria atzerrian. «Ez dugu ulertzen, horregatik pentsatzen dugu arrazakeria dela» salatu du Alonsok.

 

 

 

 

 

 

Jaurlaritza Logoa