En directo

NAIZ Irratia

«Epaile batek ausardia handia behar du Estatuaren aurka jotzeko»

Azterketak euskaraz egin ahal izateko eskubidearen alde «politikoki» borrokan segiko du Seaskak. Paueko Auzitegiak ikastolen elkartearen helegitea arrazoia teknikoak argudiatuz baztertu izana aitzakia hutsa da Seaskako lehendakari Peio Jorajuriaren esanetan.

Audio_placeholder

«Epaile batek ausardia handia behar du Estatuaren aurka jotzeko»

Loading player...
Seaskaren prentsaurrekoa Bernat Etxepare lizeoan, ikaseleek baxoa euskaraz egiteko aukera izan dezaten exigituz.
Seaskaren prentsaurrekoa Bernat Etxepare lizeoan, ikaseleek baxoa euskaraz egiteko aukera izan dezaten exigituz. (Bob EDME)

Laster egin beharko dute selektibitatearen parekoa den Baxoa azterketa IEHko ikasleek. 2019an hitzarmen bat izenpetu zuten Euskararen Erakunde Pulbikoak, Frantziako Hezkuntza Ministeritzak eta Seaskak Baxoaren ahozko parte bat euskaraz egiteko eskubidea jasoz. Baina Hezkuntza errektoreak bestelako irizpide bat finkatu zuenez, Seaskak hitzarmena betearaztea eskatu zuen Paueko Auzitegian aurkeztutako helegitean.

Auzitegiak, ordea, baztertu egin du eskaera, baina ez dio erantzun auziaren funtsari, soilik ebatzi du Seaskak prozedura judizial desegokia hautatu duela bere eskaera egiteko. «Gure ikuspuntutik aitzakia bat behar zuen Estatuaren aurka ez jotzeko, badakigu epaile batek ausardia handia behar duela Estatuaren aurka jotzeko eta ez da hala gertatu», nabarmendu du NAIZ Irratian Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak. Hitzarmenaren balioaz ez du ezer esan auzitegiak eta ondorioz «ez dugu epailearen babesik, parez pare gaude errektorearekin eta bere erabakia da ikasleek frantsesez pasa beharko dutela ahozko handia», ondorioz, «ezingo dugu bide judizialetik konpondu gure arazo politikoa», adierazi du Jorajuriak.

Gogor mintzatu da Estatu frantziarraren aurka «Ipar Euskal Herriko eragile politiko guztien kontsentsuaren aurka» ari delako. Baina ez dute amore emango, Parisek hartu duen «erabaki politikoari» eurek ere «politikoki» erantzungo diotela baieztatu du Seaskako lehendakariak, desobedientziarako deia eginaz. Instituzioen babesa ere eskatu du Seaskarekin batera izenpetu zutelako Baxoa euskaraz egiteko eskubidea jasotzen zuen hitzarmena, orain Estatuak errespetatu nahi ez duen ituna.

Jaurlaritza Logoa