En directo

Patxi Uranga

Silueta beltzen ´Bestaldean´dagoena argitzen duen liburua

60 hamarkadatik gaur egunerarteko 30 iheslarien bizipenak bildu dituzte Jaione Doraik eta Ernesto Pratek ´Bestealdean´liburuan. Iheslarien lekukotzaren bitartez errealitate ezezagun honen berri eman nahi izan dute.

Audio_placeholder

Silueta beltzen ´Bestaldean´dagoena argitzen duen liburua

Loading player...
Ernesto Prat eta Jaione Dorai, Iruñean.
Ernesto Prat eta Jaione Dorai, Iruñean. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Presoen argazkien ondoan paratzen diren silueta beltz horien inguruan hamaika galdera eginak gara. Nor ote dira? Non daude? Noiz arte? Silueta horien beste aldean dauden historia eta bizipenak plazaratu nahi izan dituzte Jaione Doraik eta Ernesteko Pratek. «´Bestaldean´liburuan itzalen atzean zer dagoena argitu nahi izan dugu» azaldu du Pratek Etxerako Kunda saioan.

Euskal iheslarien bizipenak jaso dituzte Doraik eta  Pratek eta horretarako, 30 iheslari edo iheslari ohi elkarrizketatu dituzte, guztira: errealitate anitz eta zabal baten lagin bat besterik ez dela hori nabarmendu du Doraik.  Etxerako Kunda saioan azaldu dute zein izan zen liburuaren abiapuntua, non topatu dituzten zailtasunak eta nola landu duten memoria kolektiboaren parte den liburu hau. 

Presoen argazkien ondoan paratzen ziren silueta beltz horien inguruan hamaika galdera eginak gara. Nor ote dira? Non daude? Noiz arte? Silueta horien beste aldean zer nolako historia eta bizipenak plazaratu nahi izan dute Praten ustez «itzalen atzean zer dagoen argitu nahi izan dugu».

«Liburuaren subjektua iheslariak dira» dio Doraik, «Nor hobeto beraiek baino ihesa edo gerra zikina  zer diren kontatzeko?» jarraitu du. Horrela, 60. hamarkadatik hona ihesean egondako 30 testigantza bildu dituzte.

2014an agerraldia egin zuen iheslarien kolektiboak Arrangoitzen, eta ordutik ari dira pixkana haietako asko sorterrira itzultzen. Neurri handi batean «iheslari politikoen errealitatea jendarte zabalean ezezaguna» delako idatzi dute liburu hau, baita ikustarazteko oraindik badaudela pertsonak errealitate hau bizi dutenak, eta Euskal Herrira ezin direnak bueltatu 25 iheslari eta 8 deportatu Doraik emandako datuen arabera.

 

 

Jaurlaritza Logoa