En directo

NAIZ Irratia

«Jendea hiru hilabetez eskale bezala bizitzera kondenatzea ez da onargarria»

Uda arteko alokairu kontratuen fenomenoak Ipar Euskal Herriko «ehunka» herritar etxerik gabe utz ditzake uda honetan, Alda mugimenduko Ainize Butronek ohartarazi duenez. Espekulazio urbanistikoa, kostaldetik barnealdera hedatu dela jada azaldu du Eguzki Urteaga soziologoak.

Audio_placeholder

«Jendea hiru hilabetez eskale bezala bizitzera kondenatzea ez da onargarria»

Loading player...
Aldak kanpaldi sinbolikoa egin du aste honetan uda arteko kontratuez ohartarazteko.
Aldak kanpaldi sinbolikoa egin du aste honetan uda arteko kontratuez ohartarazteko. (Bob Edme)

Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Xiberoko maizter askok garaipentzat hartu zuten Euskal Hiri Elkargoak etxebizitza turistikoei konpentsazio neurriak ezarri izana. Honen arabera, ekainaren lehenetik aurrera, ezingo dira berez alokairu turistikoak eskaini tentsio urbanistiko handia duten 24 herritan, urte osoko beste etxe bat ez badu jabeak alokairuan eskaintzen.

Baina legearekin batera iritsi ohi da honi izkin egiteko trikimailua. «Jendea kondenatzea hiru hilabetez eskale bezala bizitzera ez da onargarria», salatu du Ainize Butron Alda etxebizitza mugimenduko kideak.

Izan ere, «ehunka» dira uda honetan etxerik gabe gelditzeko arriskuan daudenak Butroeren arabera, jabe askok uda arteko alokairu kontratuak eskaintzen ari direlako, uda heltzean hauek kanporatu eta etxebizitza turistei alokatu ahal izateko. Aldakoak dioenez, ezin da onartu «hemen lan eta bizi egiten duten herritarrek» udan etxerik gabe gelditzea, «gutxi batzuek dirua egiteko».

Suprefekturan protesta egin dute, arazo horri aurre egiteko «neurriak» eskatuz. Astero biltzen da mugimendua eta «testigantza ugari» jasotzen ari direla nabarmendu du, «astero 10 kasu berri», zehaztu du.

Atzetik datorren afera

Eguzki Urteaga soziologoak etxebizitzaren arazoa aztertu du 'La politique du logement au Pays Basque' liburuan. Afera berria ez den arren, azken urteetan larriagotzen ari dela uste du, eta jada kostaldetik harago hedatzen dela, barnealdeko herri txikietan ere ugaritzen ari baitira espekulazio urbanistikoari lotutako kasuak.

«Azken boladan benetako kezka bat dago etxebizitzaren problematikaren inguruan. Azken 10 urteetan %9,6 igo da biztanleria Ipar Euskal Herrian, urtero 3.500 pertsona gehio datoz bizitzera eta bigarren erresidentzien proportzioa oso altua da, batez ere kostaldean», adierazi du Urteagak.

Jaurlaritza Logoa