En directo

‘Pills for horses’ diskoa kaleratu du Ramada Inn talde oñatiarrak

Estatu Batuetako rockaren eragin nabarmenak ditu Ramada Inn taldeak, izenetik beretik hasita. Ander Etxaniz, Mikel Marco, Iñigo Ugarte eta Juan Valls dira taldea osatzen dutenak, disko honetarako Alvaro Turriónen laguntza izan badute ere.

Audio_placeholder

‘Pills for horses’ diskoa kaleratu du Ramada Inn talde oñatiarrak

Loading player...
Laukote oñatiarra diskoa zuzenean aurkezteko gogoz dago.
Laukote oñatiarra diskoa zuzenean aurkezteko gogoz dago. (RAMADA INN)

MusikHaria saiotik pasa dira Ramada Inn taldekoak beren lana aurkezteko. Juan Valls taldeko abeslari eta gitarra jotzaileak sorkuntzaren nondik norakoak kontatu dizkigu eta Garate estudioetan grabatutakoaren emaitza aurkeztu.

Neil Young etorriko zaio askori burura, taldearen eta diskoaren izenek badutelako musikari estatubatuarrarekin loturarik, eta musikak ere hara eramango du asko. 

Elkarrizketa osorik entzuteko aukera duzue hemen, eta baita diskoa entzutekoa ere. On egin!

Jaurlaritza Logoa