En directo
Etxerako Kundak badu abesti propioa. Folkcore talde zarauztarrak eskaini dio, hardcore erritmoz eta mezu zuzenez osatutako abesti gordin eta zuzena. Taldea aspaldi banatu bazen ere, bazituzten entsegu lokalean sortutako abesti batzuk grabatuta eta orain sartu dizkiete ahotsak. Aurtengo otsailean grabatu dute Phantom Studioseko teknikari Iñaki eta Floxbin taldeko abeslari Txoforen gidaritzapean. Aste honetako saioan entzungo dugu eta taldeko abeslari Haritz Larrañaga Altunarekin egongo gara.
Etxerat elkartera ere joko dugu, Gorka Palaciosen absoluzioak ezartzen duen edo ezarri beharko lukeen aurrekariaz solasteko. Horrez gain, astero bezala presoentzako agur mezuak entzungo ditugu eta Maritxu Uzkudunek gatibu zela idatzitako Barneko paisaiak olerkia partekatuko du guztiokin.