En directo

Zein adinekin da egokia lehen mugikorra? «16 urteren bueltan»

Miren Rosek badaki «zirikatzailea» dela proposamena eta «utopia» izan daitekeela gaur egun, baina eskaintzen dituen hitzaldi eta eskolen bidez helburu argia du: lehen mugikorra izateko adina ahalik eta gehien atzeratzea.

Audio_placeholder

Zein adinekin da egokia lehen mugikorra? «16 urteren bueltan»

Loading player...
Pertsona bat mugikor batekin.
Pertsona bat mugikor batekin. (GETTY IMAGES)

Zein adinetan eman behar zaie mugikorra haurrei? Guraso askorentzat buru haustea den afera bati begiratu diogu Miren Ros hezitzailearekin. Bidelagun, familiei laguntza emateko proiektu bat zuzentzen du Rosek, gai ezberdinei buruzko hitzaldi, tailer eta guraso eskolak eskeintzen ditu eta mugikorrena gai izarra da bere lanean. Gurasoen artean «kezka izugarria» dagoela baieztatu du. Ez da gutxiagorako, neurologo ezberdinen arabera mugikorrak haurren burmuinaren garapenean eragin negatiboak izaten ari direlako.

Aditu askok ez «bustitzea» erabakitzen duten arren, ez da Rosen kasua. «Ukaezina da 9, 10 nahiz 12 urteko haurrak ezin duela mugikor bat egoki kudeatu, nik sinesten dut 16 urteren bueltan adin egokia izan daitekeela». Zehaztu du afera ez dela hasi edo amaitzen haurrari mugikorra ematen zaionean, «ibilbide bat egin behar da, hori da gakoa eta hor zago zailtasuna, txiki txikitatik hasi behar gara umeekin gaiaz hizketan».

Estatistisken arabera 12 urte ingururekin ematen zaie lehen mugikorra haurrei, baina hainbat kasutan baita lehenago ere. «Herri edo ikastetxe bakoitzean ohitura ezberdinak daude, jaunartzea hedatuta dagoen lekuetan adibidez opari izarra izaten da eta 9 urteko haur batek jada mugikorra du».

Inork galde lezake, baina zergatik ez da komeni haur batek mugikorra izatea? Arrazoiak askotarikoak direla baieztatu du Rosek eta beretzat «arriskutsuena» aparatu hauek sortzen duten menpekotasuna dela.

Guraso askorentzat arazoa da beste haurrek mugikorra izanik bereari ez ematea. Egoera honek eragin zuen Zarauzko Ikastolan 2019an garairen inguruko lanketa egiten hastea. 'Guk 16' izeneko taldea osatu zuten, konsziente diren arren gaur egun mugikorra 16 urtera arte atzeratzea «utopia» dela, baina lortu dute emaitzarik. «Talde indarraren bidez adina atzeratzen saiatu gara eta aldaketa handi bat sumatu dugu, gaur egun Lehen  Hezkuntzako seigarren mailan soilik hiruk dute mugikorra».

Eskolaz eskola dabil orain Ros gaiaren inguruko hitzaldi eta eskolak ematen. Tartean, Usurbilgo Udarregi ikastolan. Bertan garatzen ari diren prozesuaren ingurukoak azaldu dizkigute Nerea Eraunzetamurgil zuzendariak eta Izaskun de Migue, guraso elkarteko kide eta irakasleak.

Jaurlaritza Logoa