En directo

Naiz Irratia

Bogan dira euskarazko hitz jokoak

Egunean Behin aplikazioak bere hirugarren urtemuga betetzear du, eta haren abaroan egin dira arraskatatsu azken boladan 'Berbaxerka' eta 'Wordle'. Hauek ere euskarazko hitzak dituzte oinarrizko osagai.  

Audio_placeholder

Bogan dira euskarazko hitz jokoak

Loading player...
The New York Times egunkariak ‘Wordle’ erosi du, sareetan arrakasta izan duen hitz-joko berria.
The New York Times egunkariak ‘Wordle’ erosi du, sareetan arrakasta izan duen hitz-joko berria. (Stefani REYNOLDS | AFP)

Hizkiak lagun, euskarazko hitz ahalik eta gehien osatzea du helburu 'Berbaxerka' jokoak; Katalunian sona handia izan duen 'Paraulogic' izeneko lehiaketa du ama-potenko, haren euskarazko bertsioa dugu hau itzultzaiel lanetan jardun den Gorka Salcesen esanetan.

Aldiz, 'Wordle' jokoan bost hizkiko hitza asmatu behar du erabiltzaileak; saiakera bakoitzean jokoak berdez tindatzen ditu leku egokian dauden letrak, eta horiz hitzaren parte direnak baina okerreko lekuan daudenak. Talaios kooperatibako Unai Tolosak azaldu du NAIZ irratian honen arrakastaren gakoa, eta hau ikusita, 'The New York Times' egunkariak jokoa eskuratzeko akordioa lortu dutela kontatu du. 

 

Jaurlaritza Logoa