En directo

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Keia taldea aurkeztu digu Iker Bárbarak azken ‘Zarata’ tartean

Horrez gainera, rock doinuak izan dira protagonista kazetari bilbotarrak egin digun aste honetako hautaketan.

Audio_placeholder

Keia taldea aurkeztu digu Iker Bárbarak azken ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Ane Arruti, Egoitz Olalde, Iñigo Ibarrondo eta Iker Martinez de Zuazo dira Keia taldea osatzen dutenak.
Ane Arruti, Egoitz Olalde, Iñigo Ibarrondo eta Iker Martinez de Zuazo dira Keia taldea osatzen dutenak. (Bull BIAIN BERRAONDO)

Ane Arruti buru duen Keia proiektua aurkeztuz hasi du aste honetako ‘Zarata’ tarteak Iker Bárbarak MusikHaria saioan. Zarauztarrak etapa berri bati hasiera eman dio Oñatiko hainbat musikari lagun dituela. Anari edota Birkit bezalako proiektuak etorri zaizkigu burura eta Ikerrek hirugarren bat ere gaineratu du: «Miren Narbaizaren MICE proiektuaren soinua ere nabaritzen diot. Inondik ere adi jarraitu beharreko proiektua da Keia taldearena». Datozen asteetan estreinatuko dute lehen diskoa.

Musika gogorragoa egiten duen taldea da Amman & The Wayward Sons. «Blues rock edota country rock soinuak dira haienak, 60. eta 70. hamarkadako soinuen bueltan dabilena. Duela bi urte, 2019an, ‘Drive home’ deiturikoa kaleratu zuten, zuzenean grabatuta. Estilo klasikoan dabilen musika taldea da bilbotarra», esan digu Bárbarak.

90. hamarkadan sortu zen musika estilo baten bueltan sortutako taldea da Unevern Pattern, rock elektronikoa eta industriala dituena eragin nagusienak:  «Bi une garrantzitsu gainditu ostean sortutako proiektua da. Bi taldekidek osatzen dute eta biak aitatasunak ekartzen dituen aldaketak eta pandemiarenak pasa ostean sortu zelako. Hainbat heavy eta metal taldeetan ibilitako Juan Boado eta Unai Barkinek osatzen dute, Nine inch nails, Depeche Mode, Prodigy edota Massive Attack bezalako taldeak irabiagailu batetatik pasa eta lortzen da egiten duten musika».

River Newt taldea da azken tokian aurkeztu diguna: «Iruñekoak direla, talde berria dela, lehen EPareen aurrerapen kantua dela eta grunge edota rock estiloan mugitzen direla dakigu. Ikusi beharko dugu nondik mugitzen diren, ziurrenik beste talde batzuetan ere badabilen jendea delako, baina oso interesgarria da aurkezpen abestia».

Hartara, hauxe da aste honetarako Iker Bárbarak osatu digun zerrenda:

– Keia - Ez zara zu

– Amman & The Wayward Sons - Under pouring rain

– Unevern Pattern - Own enemy

– River Newt - Boat

Jaurlaritza Logoa