En directo

2021eko diskorik gogokoenak hizketagai ‘Badok’ tartean

Hedabide desberdinetako hamahiru kazetarik hartu dute parte eta egun hauetan haien hautaketen berri emango du Badok euskal musikaren atariak.

Audio_placeholder

2021eko diskorik gogokoenak hizketagai ‘Badok’ tartean

Loading player...
JIEL taldearen ‘III’ lana asko goraipatu du musika kazetaritzak.
JIEL taldearen ‘III’ lana asko goraipatu du musika kazetaritzak.

Ez da erreza izaten musika kontuetan adostasunetara iristea, bakoitzak bere gogoko doinuak dituelako. Hartara, duela bost urte inguru hasi ziren Badok atarian musika kazetariekin halako zerrendak osatzen. «Ez dugu disko onenen zerrendarik egiten, baizik eta gogokoenen zerrenda osatzen dugu. Kazetari bakoitzari hamabi kantu eta hamabi disko aukeratzeko eskatzen diogu eta horiek dira agertzen direnak, une jakin batean egindako hautaketa», kontatu digu Jon Eskisabel Badok atariko kudeatzaileak.

Hartara, aurten ia denak bat etorri dira beren gogokoenen zerrendan Joseba Irazoki eta Lagunak taldearen ‘III’ lana gehituta. «Hamahiru kazetaritik 11k sartu du bere zerrendan diskoa hau. Ondo olioztatutako makina baten pare jotzen du taldeak eta, diskoa oso ona bada ere, zuzenean disfrutatzeko taldea dela uste dut». esan digu Eskisabelek. «ABC bezalako egunkarietan ere agertu da urteko diskorik onenen zerrendetan lan hau», gaineratu du Badok atariko kideak.

Ibil Bediren ‘Beltxarga beltza’ lana izan da zerrendetan gehien agertu den bigarren diskoa, zazpi kazetarik sartu baitute beren zerrendan: «Xumea da lana, etxean grabatua, eta akaso xumetasun eta zintzotasun horrek gertuko sentitzea ekarri du lana. Oso musikari onak dira eta lan aparta egin dute». Ikusi beharko da 2022an zer nolako bidea hartzen duen Iruñeko taldeak.

Seina boto jaso dituzte -Gailu, Pasadena eta Eneritz Furyakek. «Eneritz zerrendan ikusteak asko poztu ninduen. Ez da erraz entzuteko lan horietakoa, hasi eta buka entzun behar delako, ez abesti solteetan, eta zerrendak jasotzen hasi nintzenean bertan ikustean, sorpresa eraman nuen, atsegina jakina. Eneritzen jarrera ere sekulakoa da, batez ere zuzenekoetan», aipatu digu Eskisabelek.

Bosna aipamen jaso dituztenen artean Chill Mafia, Madeleine, Bananas eta Diabolo Kiwi taldeak daude eta launa jaso dituzte Tatxers, Olatz Salvador, Liher, Abereh edota Joseba Tapiak.

Zerrendatan aipatutakoekin, hau da Jon Eskisabelek osatu digun abestien zerrendatxoa:

– Ibil Bedi - Huts

– Eneritz Furyak - Jaio Aitzin

– Bananas - Ulia

– JIEL - Gizaki dependentea

Jaurlaritza Logoa