En directo

Bigarren Kafea

Alaine Agirre: «Dolu gestazionala da lekurik ematen ez zaion dolua»

Audio_placeholder

Alaine Agirre: «Dolu gestazionala da lekurik ematen ez zaion dolua»

Loading player...
Alaine Agirre Bigarren Kafean, Durangoko Azokan.
Alaine Agirre Bigarren Kafean, Durangoko Azokan.

'Karena' eleberria aurkezten ari da Alaine Agirre Garmendia Durangoko Azokan. Sarak, protagonistak, ama izateko desioa lortzeko bidean bizitzen duen guztia kontatzen digu eleberri honek. Baina bide horrek dituen bihurgune eta amildegi guztiek osatzen dute istorioa, ez baita prozesu erraza.

Sararen bidez emakume askoren errealitatea erakusten du 'Karena' lanak, amatasunak, pluralean, bai eta bizitzen duen prozesuaren tabu guztiak, «nik uste ondo legokeela ohartzea amatasuna, beste gauza asko bezala, ez dela bakarra, nahiz eta kontakizun bakarra kontatzen diguten».

Erpin asko ditu Sararen istorioak, ama izateko desioak eta ez izateak, harreman batean sor daitezkeen arrakalak, haurdunaldiak eta abortuak bakoitzarengan eragiten dituzten eraginak, etab. Denak dira egia eta denak dira garrantzitsuak. «Elkarrekin hitz egingo bagenu gai hauetaz ohartuko ginateke poliedrikoa dela, eta isildu egiten dira amatasunaren alde asko».

'Karena' eleberriaz eta kontatzen duen istorioaz aritu gara, Durangotik, Alaine Agirrerekin Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa