En directo

NAIZ irratia

[27] Rol jokoek asko dute zine gidoitik

Modan daure rol jokoak, eta noski, euskaldunen artean badago zaletasuna. Euskal Rol Jardunaldiei buruz hitz egin dugu  Bigarren Kafea saioan Pello Gutierrezekin eta Ibai Peñarekin.

Audio_placeholder

[27] Rol jokoek asko dute zine gidoitik

Loading player...
Rolariak webgunearen irudia
Rolariak webgunearen irudia (Rolariak)

Transkripzioa:

Ioar:
Zer saltsatan sartu zara Interneten?

Ander:
Egon, egon..., momentu bat... Segituan naiz zurekin...

Ioar:
Kaixo, Ander. Kaixooo. Egun ooon. Hemen nago ni. Eta zu... non zaude?

Ander:
Egun on, Ioar. Rol jokoen webgune batean nabil.

Ioar:
Katigatuta ikusten zaitut. Ea, erakutsi hori!

Ander:
Euskal rol jokalarien webgunea da. ´Rolariak puntu eus´ izena du. 2021eko apirilean abiatu zuten eta hilero eduki eta albiste berriak ekartzen dituzte.

Ioar:
Ikusten dudanez, euskaraz dago oso-osorik.

Ander:
Zuk, Ioar, ba al dakizu zer den rol jokoa?

Ioar:
Bai. Fikziozko mundu batean sartzea da. Jokalariak pertsonaia bat antzezten du, rol bat interpretatzen du, eta istorio bateko kontakizunean murgilduko da. Hori da gutxi gorabehera, ezta?

Ander:
Bai. Jokoetako bakoitzak edo istorio bakoitzak bere arau propioak ditu.

Ioar:
Entzunda dudanez, jokoan ekintza bat egin edo beste bat egin, arrakasta edo hutsegitea izango duzu.

Ander:
Jokoak gidari bat edo zuzendari bat dauka, eta hark proposatzen ditu jolasaren kontakizuna eta arauak.

Ioar:
Inoiz jolastu al zara?

Ander:
Ez. Baina nola jokatzen den ikasi nahi nuke.
Ioar:
Nik ezingo dizut lagundu. Ez naiz istorio horietan ibiltzen.

Ander:
Irratian hizketan entzun ditut rol jokoak antolatzen dituzten bi mutil: Ibai Peña eta Pello Gutierrez.

AUDIOA-1 | ROLARIAK

Ioar:
Atopia hitza esan du?

Ander:
Bai. Joko bat da Atopia, fikziozko Euskal Herri batean kokatua. Euskaraz sortutako lehenbizikoa da.

Ioar:
Noiz egin zuten?

Ander:
2019an argitaratu zen. Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkarteak beka bat eman zuen rol joko hori sortzeko.

Ioar:
Ba al dakizu zeri buruzkoa den?

Ander:
Bost fakzio edo talde daude, eta gatazkan dabiltza batzuk eta besteak.

Ioar:
Joko horretan asmatu zuten, beraz, maizter izena, master edo gidaria euskaraz adierazteko.

Ander:
Hori da. Atopia jokoan agertzen diren pertsonaien gaitasunak ere bost dira: arrazoia, indarra, aditasuna, trebetasuna eta eragina.

Ioar:
Hain dira fantasiazkoak, ez baitut asmorik joko hauei arreta ipintzeko.

Ander:
Ba, niri hainbeste gustatzen zaizkit istorioak eta jolasak, ezen atrapatuta bainaukate webgune honetan.

AUDIOA-2 | ROLARIAK

Ander:
Rolariak webgunea osatzen dutenek bi rol jaialdi antolatu dituzte dagoeneko.

Ioar:
Jendeak etxetik ordenagailu bitartez jokatzeko?

Ander:
2020. urtean izan zen lehenengo Rolaldia, abendu hasieran. Bigarrena 2021ean izan zen, Gabonak inguruan. Eta bigarren aldi hartan aurrez aurre jardun zuten.

Ioar:
Non izan zen jaialdia?

Ander:
Hiru hiritan: Getxon, Donostian eta Gasteizen.

Ioar:
Egun berean?

Ander:
Bost egun ezberdinetan.

Ioar:
Aizu, rol jokoetako istorioak ez al dira biolentzia handikoak?

Ander:
Denetik dago. Bortitzak direnean, uste dut umore beltz kutsu bat izaten dutela. Eta, jakina, horiek ez dira haurrentzako modukoak.

Ioar:
Zer esan nahi duzu, umeentzako rol partidak ere badaudela?

Ander:
Zer uste zenuen ba!

Ioar:
Ikasten hasteko, zuretzako modukoak izango dira.

Ander:
Ze graziosoa!

Ioar:
Tira, Ander, erakutsi egidazu “Rolariak puntu eus” webgunean daukaten bilduma.

Ander:
Begira. Hemen duzu Antzinako eskola jokoa. Gaztelaniaz sortutakoa da, baina Eneko Mazo delako batek euskaratu zuena. Uste dut Atopia sortu baino lehen itzuli eta argitaratu zuela.

Ioar:
Gehiago ere ikusten ditut hor.

Ander:
Euskaratu egiten dituzte erdal jokoetako orriak eta materialak. Dozena bat badituzu hemen.

Ioar:
Den-denak zuretzat, Ander. Ni banoa.

Ander:
Nora?

Ioar:
Botanikako erakusketa bat ikustera.

Ander:
Bihar arte, orduan. Nik Alien pertsonaiaren euskarazko orria jaitsi behar dut.

Epilogoa - Beti Ikasten

Ander:
Zer ikasi dugu gaur?
Ondoriozko perpausa.

Solasaldian Ioarrek esan du:
—«Hain dira fantasiazkoak, ez baitut asmorik joko hauei arreta ipintzeko».

Ioar:
Beste forma hauek ere izaten dituzte ondoriozko perpausek:

Hain zen altua, non sabairaino heltzen baitzen.
—Pastel hori hain da gozoa, ezen oso-osorik jango bainuke.

Ander:
Ondoriozko esaldi bat ere egin dut nik:

—«Hainbeste gustatzen zaizkit istorioak eta jolasak, ezen atrapatuta bainaukate».

Hemen entzun dezakezue  Ibai Peña Arratibel eta Pello Gutierrez Peñalbarekin rol jokoen inguruan izandako elkarrizketa.

Jaurlaritza Logoa