En directo

NAIZ Irratia

AHTaren proiektuarekin «kezkatuta» daude euskal hautetsiak

AHTaren eztabaida berpiztu da berriz Ipar Euskal Herrian. Frantziar Gobernuak martxan jarri duen Bordele-Akize linearen diruztatzeari ezezkoa eman diote Pirinio Atlantikoek, baina ez trenari berari. Departamenduko hautetsiekin hitz egin dugu gaiaz.

Audio_placeholder

AHTaren proiektuarekin «kezkatuta» daude euskal hautetsiak

Loading player...
AHTren linea berriaren aurka, 2012an, Baionan, eginiko protesta bat. (Bob EDME)
AHTren linea berriaren aurka, 2012an, Baionan, eginiko protesta bat. (Bob EDME)

Lozorroan zen proiektua berpiztu da berriz ere. Frantziako Gobernuaren asmoak hauspotu ditu Akitania Berria eskualdeko presidente Alain Roussetek, proiektuaren sustatzaileak. Honek, Pirinio Atlantikoek 305 milioi euro inguru jartzea proposatu du Bordele eta Akize arteko linea egiteko; Euskal Elkargoak 130 milioi euro inguru. Bada, hori ikusirik Paueko Kontseiluan mozio bat eztabaidatu zuten eta Jean Jaques Lasserre presidentearen posizioak irabazi zuen bozketan. Alegia, AHTaren alde daudela, baina departamenduak jarri behar duen diruarekin, 305 milioi euro inguru, ez  daduela ados.

Pirinio Atlantikoetako departamenduko EH Baiko kontseilaria da Iker Elizalde eta finantziazioari buruz baino AHTren linea berriaz eztabaidatu behar dela adierazi du. «Guztiz kontra» dira EH Baiko hautetsiak, uste dutelako Hendaia eta Baiona arteko egungo linea «hobetu» egin behar dela eta gainera AHTaren linea berriak «txikizio asko» ekarriko duela ingurumenean. Are, erakundeak zorpetu eta politika publikoak «kaltetuko» direla uste du.

2017an ematen zuen guztiz baztertu zela proiektua arrazoi ezberdinengatik. IEHn mobilizazio asko eta anitzak izan ziren horren kontra. Macron presidentetzara iristean horrelako proiektuek ez zutela lehentasuna esan zuen baina hori guztia kea zela ohartarazi du Elizaldek.

Akitania Berriko eskualdeko Alain Rousset dago honen atzean Elizalderen esanetan, eta azaroaren 6an Baionara etorriko da bere plana aurkeztera. Honen kontra agertzera dei egin du EH Baik.

Joseba Erremundeguy, Paueko Kontseiluan zentro eskuineko hautetsia, Etchegarayren zerrendetan aurkeztu izan da modu independentean ere gurean. Bere posizio bereko hautetsien kontra, finantzamenduaren aurka ez ezik, bera «AHTaren kontra» dagoela esan digu.

Euskal Elkargoan ez da posizio amankomunik gaiaz, baina azaroaren 6ko batzarraren ondoren gauzak «argitzea» espero du.

Bestalde, AHTaren kontrako CADE mugimendua ez da harritu proiektuaz berriro mintzatzen hasi izanagatik. Alabaina, Pantxoa Teilerrek kezkaz hartu du albistea eta mugimendu eta mobilizazioa aktibatu beharko dela uste du. 

Jaurlaritza Logoa