En directo

Ainara Rodriguez-Amaia Zurutuza

Joseba Egibar [EAJ]: «Ezker abertzaleak ETAren existentziaz irakurketa kritiko bat zor du»

Joseba Egibarrek EAJren balorazioa berretsi du: pausu bat da ezker independentismoak ETAren biktimei euren mina ez zela gertatu behar esan izana, baina dio ezker abertzaleak ezin duela ezkutatu sufrimenduaren sortzailea ETA izan zela

Audio_placeholder

Joseba Egibar [EAJ]: «Ezker abertzaleak ETAren existentziaz irakurketa kritiko bat zor du»

Loading player...
Joseba Egibar, Gasteizko Legebiltzarrean. (@PVasco_EuskoL)
Joseba Egibar, Gasteizko Legebiltzarrean. (@PVasco_EuskoL)

Naiz Irratian izan da Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente eta Gasteizko parlamentuko jeltzaleen bozeramailea, Aieteko konferentziaren eta ETAk jardun armatua bertan behera utzi zueneko 10. urteurrenaren testuinguruan, eta nola ez, ezker independentismoak biktimen mina inoiz ez zela gertatu behar baieztatuz adierazpen solemne eskeini eta biharamunean.

Pausu bat da Egibarren esanetan ezker abertzalearen adierazpena, baina gehiago eskatu du, sufrimenduaren atzean ETA egon zela aitortzea eta erakundearekiko irakurketa kritiko bat eskatu dizkio ezker independentismoari.

Hamarkadaren balorazioa egiterakoan, ETAk jardun armatua bertan behera utzi izana eta pausua aldebakarrez eman izana positiboki baloratu du Egibarrek.

Eta une honetako erronkak argitu ditu jeltzaleak: Biktimen aitortzan lanean jarraitzea etta euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe legedia bertan behera uztea

Jaurlaritza Logoa