En directo
Alayn Carazo Iturriagak eta Iosu Isaias Villanueva Castrok, Isuo gisa ezagunagoa den musikariak, osatzen dute Hegazkin bikotea. Aurten argitaratu dute Mukuru kolektiboaren zigilupean haien lehen lana; sei abestiz osatutako 'Haize Beltzak' diskoa. Haize beltz honek elektronika doinuak, aurreko hamarkadetako melodiak gogorarazten dituzten sintetizadoreak, bihotz poperoa eta erritmo lasai bezain iradokitzaileak ekarriko ditu entzulearentzat.
Zauriak, iluntasuna eta goibeltasuna topatuko ditu entzuleak abestien hitzetan, baina «letrak ez dira zehatzak, ez dago mezu garbi bat» aitortu digu Isuok. Doinuei dagokienez, elektronika esperimentala dala esan daiteke, baina onartzen dute «elektronika hitzarekin tabu handia» dagoela musikaren industrian.
Mukuru kolektiboko kideak dira Alayn eta Isuo, elkar laguntzeko eta musikarien artean harreman horizontalak sustatzeko elkartea. «Orokorrean euskal musikan elkar laguntzeko giroa dago, baina gauza batzuk eraldatu behar dira».
Bigarren Kafearen estudiora gertura dira eta bi kanta aurkeztu dizkigute.