En directo

Bigarren Kafea

Aitor Etxebarria: «Filmaren koloreak asko laguntzen dit konposatzerakoan»

Audio_placeholder

Aitor Etxebarria: «Filmaren koloreak asko laguntzen dit konposatzerakoan»

Loading player...
El Radioaficionado (2021).
El Radioaficionado (2021).

Nikolas autismoa duen 30 urteko gaztea da, eta ama hiltzen zaionean, jaioterrira bidaiatzea erabakiko du. Misio bat bete nahi du, bi egunean itsaso zabalera heltzea. Bertan Ane aurkituko du, laguntzeko prest dagoen haurtzaroko lagun bakarra. Hala ere, komunikatzeko dituen zailtasunak direla-eta, Nikorentzat ez da erraza izango. Izan ere, mundu guztiak ez du maiztasun bera sintonizatzen.

Iker Elorrieta zinemagilearen opera prima da 'Irratitzailea', bere lehen lan luzea. Harena da gidoia ere, baita argazkia eta muntaketa. Musika, baina, ez da Elorrietarena, Aitor Etxebarriarena baizik. Hark ondu du Nikolasen nondik norakoetan lagun izango dugun musika. «Frekuentziekin jolasten aritu» gara, aitortu digu Etxeberriak. Izan ere, kontatzen ez diren gauza asko gertatzen dira filmean. 

Ez da, gainera, Aitor Etxebarriaren musika aurtengo Zinemaldian entzungo dugun film bakarra. 'Irratitzailean' ez ezik, 'Hondalea' lanean ere berea da musika. Cristina Iglesias artistak Donostiako Santa Clara uhartean eginiko instalazioaren inguruko lanean parte hartu du musikari bizkaitarrak; «obraren zarata naturalak hartu eta musikara eramatea izan da helburua».  

Jaurlaritza Logoa