En directo

Eneko Alkorta

Reggae Fever | The Paragons

Audio_placeholder

Reggae Fever | The Paragons

Loading player...
Mutrikuko gaztetxearen asteburuko emanaldien zerrenda
Mutrikuko gaztetxearen asteburuko emanaldien zerrenda

Reggae musikari tarte bat eskaintzeko garaia izan dugu aste honetan ere Naiz irratian, eta ondo baino hobeto baliatu gara aukera horretaz ostegun gaueko 'Reggae Fever' saioari esker. Aste honetakoari dagokionez, The Paragons banda jamaikarraren ibilbidea errepasatu nahi izan dugu eta gauzak horrela, beraien kantu bat baino gehiago entzun ditugu astero legez. Ez zuten ibilbide batere makala izan, 60.hamarkadan aritu zirela esateak, zer pentsatua uzten diolako gure buruari.

1967.urtean kaleratu zuten beraien lehen estudio albuma 'On the Beach' izenpean, izugarrizko arrakasta izatea lortu zutelarik eta horren ondotik, 1974.urtean iritsi zen bigarren lana, 'With Roslyn Sweat' izena jarri zioten. 10 diskoz osaturiko zerrenda osatzeko gai izan ziren guztira beraien ibilbidean zehar eta 2002an kaleratu zuten azkena, 'Yellowman Meets the Paragons'. Aste honetan ere beraz, termometroek eztanda egin dute Naiz irratiaren uhinetan guri esker, ez zaitez saio eder hau entzun gabe geratu!

Jaurlaritza Logoa