En directo

Iker Gurrutxaga

Denak elkarren artean nahasten direnean, gauza ederrak sortu daitezke

Iruñerrian sortutako halako mazedonia bat ekarri digu Iker Bárbarak aste honetako MusikHaria saioko ‘Zarata’ tartera. Baina, horrez gainera, bestelako erreferentzia batzuk ere gehitu ditu zerrendara.

Audio_placeholder

Denak elkarren artean nahasten direnean, gauza ederrak sortu daitezke

Loading player...
2013an elkartu ziren Empty Files taldean Smoke Idols eta Enkore taldeetako musikariak.
2013an elkartu ziren Empty Files taldean Smoke Idols eta Enkore taldeetako musikariak.

Astero moduan azken berrikuntzen zerrendatik batzuk hautatu eta aurkeztu dizkigu MusikHaria saioko ‘Zarata’ tartean Iker Bárbara kazetari bilbotarrak. Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa aldeko doinuak bildu ditu aste honetako tartean.

Empty Files ‘Lost Files’ taldeak diskoa kaleratu berri du eta Iker Bárbarak esan digunez, «instrumentu berriak ere gehitu dituzte beren musikara tronpeta, pianoa edota ukelelea bezalakoak. Horri zuri beltzeko bideoklip berezi bat ere gehitu behar zaio, Hannot Mintegiak egina». Mintegia bera ere Forbidden Colours zigiluaren bueltan dabil lanean.

Noir Socha talde ordiziarrak, bestalde, izen bereko lehendabiziko diskoa kaleratu du eta Iban Martinek izan du grabatzearen ardura. Gainera, Iban Martinek azkenaldian lan ugari grabatu ditu bere Belauntzako Agosto Estudios grabaketa estudioan.

Bukatzeko, beren artean nahasten dira Iruñerriako hainbat talde daudela kontatu digu kazetari bilbotarrak eta horietatik bi adibide ekarri dizkigu. Exnovios eta Rio Arga taldeak izan dira hautatuak, Kokoshca taldean ere aritzen dira talde hauen kantetan entzuten diren musikariak. Hala, Melenas taldeko eta Kokoshca taldeko abeslariekin egindako elkarlanak aurkeztu dizkigu Bárbarak. Sekulako nahaste-borrastea antolatu dugun arren izenekin gora eta behera, elkarketa interesgarriak izan dira ezbairik gabe. Aipatu beharrekoa bi kantuen atzean Guillermo Mutiloaren ekoizpena dago.

Hauxe Zarta Mondosonoroko arduradunaren aste honetako zerrenda:

– Empty Files - All that will never come back

– Noir Socha - I feel your songs

– Exnovios - Luz, espacio, tiempo

– Río Arga - Vuelta a empezar

Jaurlaritza Logoa