En directo
Duela 100 urte sortu ziren zineklubak, eta duela ia 50 urte jaio zen Kresala Zinekluba. Mende erdia bete badute ere, ez dira atzera begira jarri Kresalakoak egindakoa errepasatzeko, kontrakoa, aurrera begira jarri dira, etorkizunera begira, eta denboraldi berriaren atarian hainbat berrikuntza dituzte prest.
Berrikuntzen artean daude martxan jarriko dituzten bi fidelizazio txartel: 'Kresala Laguna Oria' eta 'Kresala Laguna Urdina'. «Konturatu gara jendeari gustatzen zaiola beti leku berean esertzea» esan du Ander Gisasolak, eta horretarako balio du txartel oriak, denboraldi osoan eserleku bera gordetzeko. Txartela gainera ez da nominatiboa, sesiora joaterik ez badugu hirugarren batek erabili dezake txartela. Bestelako abantailak ditu txartel urdinak, «astero astero etortzeko asmoa ez duten horientzako txartela da hau. Txartelak kode bat dauka eta internetez sarrera erostean kode horrekin beherapen bat izango duzu» azaldu du Gisasolak.
Zinekluben Nazioarteko Federazioko kide izatera pasa dira Kresalakoak; eta horrela sortu dituzte beste zineklubekin elkarlanean 'K Sariak. Horretaz gain, Robert Bressoni zine zuzendari frantsesari buruzko atzerabegirakoa antolatu dute. «2019an elkartu ginen Euskal Herriko zineklubak lehen aldiz, lehen topaketa antolatu genuen. Kasualidadea izan zen, Nazioarteko Zinekluben Federazioko idazkazkari nagusia Julio Lamaña (Kolonbian bizi da) Bartzelonan zegelako eta animatu zuren gurera etorri eta zineklub sareek mundu mailan duten antolaketa ereduak azaltzera etorri zen». Horri esker, Kresala Zinekluba Mexikon izanen da 'Capitalidad Iberoamericana de las Culturas' izendatu dute herrialdea eta bertako Procine, zinema bultzatzeko zine solasaldiak antolatu ditu. Astero, film bat aukeratzen dute, bertan fisikoki ikusi ahal dute eta munduan zehar online ikusi ahal da formulario beteta. Aste honetako filma Kresalak aukeratu 'Zauriak' eta mahai inguruan filmeko zuzendariek eta Donostiako zineklubeko kideek hartuko dute parte.
Orain arte kontatutakoa gutxi balitz, 'K Sariak' ere sortu dituzte. «Irailetik aurrera Euskal Herriko zineklubek epaimahai bat osatuko dute eta zinemaldi ezberdinetako 'K Saria' emango dute». Zinekluben saretzea bultzatzeko asmoz jarri dituzte martxan 'K sariak', zinema jaialdi bakoitzean klubetako kideek osaturiko epaimahaiak film onenak aukeratuko ditu eta ondoren film horiek gipuzkoako zineklub desberdinetan eskainiko dira.